XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Ikastolak kexü erakasle postüak ments beitütüe

Dagün eskola sartzeari so, Ikastolen federazioen kudeazale den Seaskak, 25 bat erakasle postü ments dütüke, eta hezkunde nazionalak ez deio ez eta bat honartü nahi. Beste eskola hanitxetan ez bezala, ikastoletara doan haur heiña emendatüko da dagün urtean ere : %6az., eta errealiate honi bürü egiteko dütüe behar lan postü horik. Azken urte horietan negozieaketen bidez , hezkunde nazionalarakin heltzen baziren hautsi mautsi batetara, oranoko hontan, ez dü üdüri ber bidetik doatzanik, Seaszkak beitio, Estadoak bere hitza jan düala. Ostiral arrats hontan Iparraldeko Ikastola güziak zerratürrik dirateke, eta Baionan bildüko dira, haur erakalsle eta familiak, arrestiko 5 tan. Eric Etxart Eperra ikastolako aita :

Xiberotarrez aritzeko güneak sortzen ari dira

« Mintzapratika » izentatü den proposamen hori, Urdinarbeko herritik abiatü da, ikustez jenteak Eüskara ikasten edo badaküela, bena güti pratikatzen. Eüskararen erabilteko eta bere mintzajearenn hobetzeko galtazale dira xiberotarrak. Formula hortan, astean behin edo berritan, ontsa mintzatzen den batek animazionea egiten dü besteen elestarazteko. Urdinarbeen jadanik abiatürik orai hedatü nahi da ideia beste herrier, eta hartakoz Atarratzeko prefostako ostatüan presentatürik izan da basabürütareer. Dagün hitz ordüa ostiral hontan delarik Mauleko Etxeto ostatüan, 6ak 30tarik goiti. Beñat Negeloua :

Eüskarak aitzina egiten dü San Frantses kolegioan

San frantses kolegioak seigarren elebidün saila ofizialki zabaltüko du dagün sartzean. Iragan urtean beren aldetik zabaltü züen elebidün saila, 6. eta 5. ekoak jüntatzez. Aldi hontan Estatüak orenak eman deitze gela edo klase elebidün baten zabaltzeko. Hola Eüskara, Kirola eta Historia eskeiniko dütüe eüskaraz 6.ekoer. Neskenegün hontan horietaz eta bestetaz xehetarzunak xuxenka biltzeko parada badate, San Frantses kolegioak bortak zabaltzen beitütü, goizanko 9etarik 13etara. André Larralde züzendaria :

Ikerzaleak Xiberoko historiaren barnatzen jarraikitzen dü

Libürü agertze, gerla mundialako lan talde, arkeologiako hil harri eta beste, urtea aberatsa izan da alkartearentako. Bere webgünean egiten düen lana orro biltzen da. Ürrentü den lan inportantenetarik da lehen gerla mundialako deitürik izan diren xiberotarren zerrenda osoa edireiten ahal dena webgüne hortan Dagün urteko xedeetan, “Sü azia” elkartearekin 19gerren xiberotar soinü egile eta dantzarietaz lan bat plantatü da. Beste bi libürü egükirik dira : ”Memoire de soule 2” (lehenaren jarraikia) eta Mauleko herriaz ere beste libürü bat agerazi behar lükie. Robert Elissondo ikerzaleak alkarteko bürüa :

Xiberotarraren ikasteko parada üdan ere bai!

Xiberoko Gaü Eskolek üda güziz antolatzen düen ikastaldia, üztailaren 24tik 29ala iraganen da Mendikotan. Xiberotarraren ikastea edo hobetzea dü helbürü. Hütsetik hasten direner edo barnatü nahi düener hersatzen da. Aste osoaren kostüa, 335 €koa da, eta 290koa langabezian direnentako. Jakitekoa da, xiberotarra izatez, prezio horietan, %30en apalzea badela. Izenak eman behar dira üztailaren 12a gabe, Gaü Eskolala deituz - 05 59 19 18 44 - arrestiriko 3tarik, ülüntzeko 7etara. Internetez ere izenak emaiten ahal dira Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean. Patxi Patalagoiti :