XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Mauleko Komerxanten Batarzünak antolatü düan « Izar honaren Pean » egüberriko operazionearen zozketaren tirajea egin da. 15 zenbaki txotxean helkirik izan dira, haatik zehaztü gabe norek zer irabazi düan. Ondoko zenbakiak düenek beren izena ezagütarazi beharko düe, bakotxaren saria finkatüko düan bigerren tirajean parte hartzeko. Segürra den gaüza bakarra da, zerbait irabazi düela. 15 zenbakiak dira : 19802, 19582, 49436, 40475, 59025, 48406, 27726, 13345, 35444, 13636, 53313, 34521, 53035, 27981, eta 30075. Zenbaki horietarik bata düenek, beren bürüa ezagütarazi behar düe lehen bai lehen Mauleko komerxantekin harremanetan sartzez. Dacia Sandero delako oto bat bada irabazteko, baita ere 1000 euroko bi erosgeiak, beste bi 500 eurokoak eta 10, 200 eurokoak.

Lantegiko 24 langile zaharrenak saristatü dütü Onize-Peko EMAC enpresak abentü hontan. Ürrezko lau medailak eta 20 zilarrezkoak eskentü dütüe, Didier Chaufaille eta Pierre Lalannes enpresako ardüradünek, düala 25 eta 20 urte enpresan diren langileer. Horrez gain, bakotxak 300 euroko prima bat üken dü. EMAC enpresa 70 bat langile dütü, 12 miliu aitzin kontü eta kaotxu nahasdürak egiten dütü, otogintza, hegazkingintza, eraikuntza eta espartingintzako enpresentako.

Entzün Battitta Berrogain enpresako langile zaharrenetarik bat :


Entzün Didier Chaufaille eta Pierre Lalannes EMAC enpresako ardüradünak :

Azaroaren 5ean Mauleko parropiaren gelan, merke saltze bat antolatzen dü Haurra alkarteak. Haurren txostagailü, haurzaingoako tresneriak salgei izanen dira hor. Züen etxen baliatürik ez diren haboro txostagailüak, libürü, bideo, bestea beste edo ñeñerentako tresneriak, ohe, haur orgaxka ekarten ahalko dira saltzeko. Prefosta, estatü honean eta xahü ekartea galteginik da. Egüberriari bürüz, opari merke zonbait egiteko, bigerren esküko gaüza hanitx edirenen dira prezio hoberenean. Mezperatik azaroaren 4ean, txostagailüak eta ñeñen tresneriak pausatürik izanen dira goizanko 9.15tarik arrestiriko 18.30tara. Aldiz, astelehenarekin saldürik ez direnak bildürik dirate arrestiriko 16.30tarik-18.30tarat.

Entzün Mixele Ayçaguer Haurra alkarteko kidea :

Victor Hugo eta Pasteur karriken kantuan den arakintegia jabez kanbiatü da. Baionako Alabardak (Les Halles) ützirik, Benoit Auger arakina eta bere neskalagüna jin dira Maulerat. Tolosar gazte honek desafio eijerra atzamaiten züan arakintegi horren hartzean eta segür dena da, ez dela oranokoan pürü dolützen, aferak zinez ontsa ibilten beitira. Bere Baionako hornitzaileak eta arakintegiko beste zonbait etxeki dütü kalitatezko aragia eskentzeko bere bezeroer. Bestalde, 30 urtez petikakoer züzentürik den CLEJ eko 4000 euroko sos lagüntza üken dü eta horren bidez kozinatürik diren jatekoen erakusleiho bat erosi ahal izan dü. Erosleak kontent eta jabe berriak ere bai, ber ildotik jarraikitzea dü esperantxa Benoit Augerek.

Entzü Benoit Auger Mauleko arakin berria :

Mauleko EBL enpresak, ekoizpen berdeen egiteko eta energia berriztagarrien erabilteko egin dütüan indarrak, ondorio baikorrak emaiten dütüe. Enpresaren itsüra hobetü da, odi ekoizpena handitü da eta hiru langile haboro hartürik izan dira urte batez. Bere merkatüa Frantzian kokatzen bada nausiki, Ipar Europako herrietara zabaltzen ari da. Dagün urteko EBL enpresak ekoizpenaren handitzea esperantxa dü, nahiz eta egoera ekonomikoak düdak sorarazten dütüan. Beste bi langile hartüko dütü bost hilabeteen barne eta beste ekoizpen ekologikoen sortzea asmüa dü.

Entzün Eric Lac EBL enpresako züzendaria :