- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 3856
Sütea Mauleko Haupa enpresan
Maulen berriki sortü den Haupa enpresa osoki erre da, süte baten ondorioz. Aktibitatea jarraikiko düala, jakinarazi dü Pascal Bidart enpresako bürüak. Bilgünea eta bülegoa osoki xehekirik baldin badira, nausiak ez dütü besoak apaltü nahi. Mementoan, beste egoitza bat txerkatzen ari da Maulen edo üngürüneetan eta orai danik olio zaharren biltzen jarraikiko düala baieztatü deikü. Üdüriala, sütea elektrizitate instalazionetik abiatü litaike, Paxkal Bidarten araberan.
Entzün Pascal Bidart Haupa enpresako bürüa :


Santa Grazin kokatürik den laminen ziloan beste balentria bat eginik izan da üztaila hontan. Leize ikerzale bolondres talde batek eraman lanari esker, bi gizon 140 metrolat lür pean joan dira eta lehentze da agitzen. Erran behar da, 1953tik goiti leize ikerlek ixeatzen düela gerogo eta barnago joaitea. 2009an 120 metrolat heltü züen eta aldi hontan 20 metro barnago joan dira. Holako lanen helbürüa da, hurren barnen edireiten den bizia ikertzea, harriak estüdiatzea eta ondoko urteetan orano barnago eta hürrünago joaitea eta jadanik eginik izan den kartografiaren garatzea prefosta.
200 metrako lüja pista sintetikoa, V.T.T edo mendiko bizikletaz eraistea, 2000 metro goratarzünean den Arla kaskoala joaiteko telesieja, asto ibilaldiak, mini golfa, marmotak ikusteko parada, artzain etxoleen bijitak eta ibilaldiak, eskentza zabala proposatzen dü San Martiko Harriko lerragüneak üda hontan. Audela, denbora eijerrarekin bista paregabekoaren gozatzeko parada dükezüe. Inganio günea üztailaren 13tik agorrilaren 19ala zabalik date. Xehetarzün habororen ükeiteko
2150 euroko txeka bat esküratü düe bedera “Le panier souletin” eta “Les amis du château » alkarteek. Crédit Agricole Eskualdeko Kesak dütü proiektü berri ürgaizten IDL lagüntzen bidez. Orotarat, lau xedeak izanen dira lagüntürik, behinkoz « Le panier souletin » eta « Les amis du château » eramaiten diren xedeentako. Mementoko, laborantsa sailan lagüntza güti balinbada, kültür, sozial, ekonomia edo arkitektüra sailan lagüntza zonbait esküratzen ahal dira.