XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Xiberoko Hur Botingoak odi berrien ezarten edo kanbiatzen aitzina jarraikitzen dü." Blutop" izeneko odiak baliatzen düe, merkatüan elki berri den odi berri bat. Egün horietan, Idauze Mendin kilometra erdiko Blutop 75a lürperatzen düe. "Blutop"aren kalitatea, bürdüin-inkazdünaren ber kalitatea da salbü arinago eta merkeago dela. PVC izeneko odier konparatüz karioago da bena azkarrago. Arraberritze lan horientako Xiberoko Hur Botingoa % 30az lagüntürik da Kontseilü Orokorretik.

Entzün Vincent Thomas "Blutop" hur odien saltzalea :

Txosten nahasi bat Mauleko Komerxanten Batarzünarentako. Saltzaleen Batarzünak urtean dütüan bi hitzordü nausien txostena presentatü dü bere biltzar nausian eta ezbardintarzünak azpimarratü. Lehenik, bedatsian egiten düan operazioneak ez dütüala nahi bezain komerxant biltzen aipatürik izan da, eta bestalde, botzik agertzen da egüberriko operazioneak geroago eta salerosle haboro biltzen beitütü. Azkenik, Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteak eraman düan kanpaina baikorki ikusirik izanen dela gehitürik izan da.
Entzün Mauleko Saltzaleen Batarzünako Jean-Bernard Pérez :

Xiberoan bizitzeko, nahikünte adibide berri bat Maulen ! “Xiberoa Mécanique Service” enpresa berria leheneko GEMA lantegian plantatü da eta urte hatsarreaz geroz lanean hasi da. Georges Corté Garindaintarra eta Fréderik Cassaing Sohütarra jüntatü dira xede horren abiarazteko. Partikülarentako ala enpresentako bürdüinajea lantzen düe, bürdüin-kihillak ala bürdüin-zerrailüak egitez, besteak beste. Bena indüstrialentako ere, tresnerien entretenioa eginen düe. Elkar enpresarekin hüilanetik lan eginen düe eta Elkarek asmatütako tresnak eraikiko dütüe.

Entzün Frédéric Cassaing Xiberoa Mécaniqie Service sorarazlea :

Mauleko ISPAC lantegia martxoa ondarrean zerratüko da ! Berri txarra baieztatü deikü ISPAC lantegiaren jabea den ATEMAX enpresako Surles jaun lehendakariak. Bada 16 urte ISPAC enpresak txakür eta gatüentako janaria ekoizten düala Xiberoan.
Bertan ari diren 8 langileek kanporatze gütüna errezibitü düe eta ATEMAX taldea langileen bersailkatzea hitzartü da. Orai, leküko haütetsüak ISPAC lantegian beste aktibitate baten ekarteko lanean ari dira eta ATEMAX enpresa lantegiaren saltzeko prest agertzen da.
Entzün Surles jauna lantegiaren jabea :

Mauleko plazan den Herri Ekoizpen saltegia zerratü da barantailaren 19an. Zortzi urtez, Allande Etxartek Eüskal Herriko mozkinak, dizka eta libürü saldü dütü eta leküko mozkinak ezagütarazi bere erosleer. Azken egünaren ospatzeko, züntzür bustitze baten üngürüan jente multxo eijer bat bildü da. Oritzapen gisa, libürü bat jenteen goraintzi eta eskerrekin eskentürik izan zaio. Orai erretreta hartüko dü Allandek, bena erran deikünaz beti eüskararen alde lana aitzina eramanen dü. Dagün martxotik aitzina ontsalaz, Garindaineko gazte batek Bio saltegi bat zabaltüko dü.

Entzün Allande Etxart Herri Ekoizpen saltegikoa :