Gazteek gaüzatü nahi dütüen xedeen lagüntzeko 6. CLEJ bat sortüko da laster Xiberoan. Bostgerrena ez bada ere osoki ürrentürik, bildürik izan den sos zionea apürtzen ari da. Hortakoz, berri baten abiatzeko behar agertzen da. 5. CLEJ-an 8 xede lagüntürik izan dira. Orotarat, 37000 eurok prestatürik izan dira, interesik gabe . Xede haboroenak, ofizialgintza eta komerzioan bürütü dira eta gehienetan gizonek dütüe eraman. 2000 urteaz geroz, CLEJ-ek arrakasta geroago eta handiago ezagütü düe. Egünko egünean, 167 sos prestazale kontatzen dira. Hots, züek ere lagüntza ekarri nahi badüzüe edo xede eramaile bazide, harremanetan sartzen ahal zide Atarratzen den Azia alkartearekin.
Entzün Joana Arhantcet CLEJ-ko lehendakaria :