Haurra elkarteak ttipien eta handientako txostagailü merke saltze bat antolatzen dü, Mauleko parropia gelan, azaroaren 7an, hots neskenegünarekin.
Bada urte zonbait arrakasta hanitx düan merke saltze hori egiten düela ; txostagailü, jokü, libürü eta holakoer bizi berri baten emaiteko. Saltzaleek ez dezen egüna « gal », Haurra elkarteko eta beren laguntzaileek dütüe dena eginen.
Saltzeko interesatürik bazide, denak mezperan ützi beharko dütützie goizanko 9ak eta gaüko 7 artean. Ez badira saldürik izan, arra hartzea azaroaren 9an eginen dateke berriz ere mauleko parropia gelan.
Michèle Aizager Haurrak elkarteko presidentarekin elhestatü da Ximun uthurralt :
- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 1869