Teknologia berriek eskentzen dütüen ahalmen güziak erabili nahi dütü Xiberoko turisma bülegoak. Eüskal Mendia egitasmüan, internet güne bat argitaratüko da bertan, Xiberoko eta Baxenafarroako turismo eskentzaren zabaltzeko. Horrez gain, esküko telefonetan, lo egiteko, jateko, bijitatzeko eta beste, zer nahi informazione esküalatzen ahalko da. “Ahotik beharriala nümerikoa” xedearen barne, turisma mailako informazioneak zabaltüko dira güne turistikoenetan jarriko diren telebistetan. Beste xedetan, Atharratzeko Elizetxea zaharberritüko da. Turismo bülegoaren egoitza nausia bilakatüko da, zerbütxü teknikoak etxe hortan kokatüko dira, turistak errezibitüko dira eta erakusketa güne bat ere izanen da. Lanak larrazkenean hasi behar lükee, urte baten bürüan estrenatürik izateko.
Entzün Jean Otazü Mauleko Turisma bülegoko züzendaria