Bada 10 urte jadanik inzerzione sailan lan egiten düala Mauleko Interface alkarteak. Hargingoako lankiak ala zürgintzako lanen bidez, urte oroz dozena bat jente lotzen da lan mündüarekin. Alkarteak sos mailan nekeziak ezagütü baldin badütü, azken bi urteetan kontüen plomatzea kausitü dü. Egoera hauskor bada orano, bide honean direla erranik izan da biltzar nausian. Emazteen ganik galto azkarra beitü, gogoeta bat eramaiten dü Interfacek, emazteer egokirik den eskü lan süerte berri baten abiarazteko.
Entzün Luisa Berrogain Interface alkarteko kidea :