XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Gaü eskolako ikastaldia ürrentürik !

 Nahiz eta aurtenko ikastaldia hein bat arramoldatürik izan den, 20 bat ikasle hüllantü dira aste batez Gaü eskolako ikastaldialat.

 Barnategirik ez zen segürtantsa neurrien errespetatzeko, ordüan ikasle bakotxa bere aldetik joan da 5ak eterditik aitzina.

 Üsatüz bezala goizetan kurtsoak üken dütüe Gaü eskolako erakasleekin eta arrestitan kontserba tailer bat eta irrati tailer bat proposatürik izan zaie eüskara zerbaiten egitez ikasteko, kurtsoetarik kanpo.

 Irrati tailerran zentako Xiberotarra ikasi nahi düen galtatü deiegü !!

 

Ikastaldiko ikasleak : 

Previous Next

Nahiz eta Koronaren planetk ondorioak badütüan, halere urte oroz antolatzen düen ikastaldia etxekitzen düe, hilabete ürrentzean.

Haatik ez date leküan berean lo egiteko paradarik.

Xehetarzünak Niko Guiresse erakaslearekin:

Izen emaiteko.. aste hontan da!!

Deit 05.59.19.18.44

10 minütaz ikasi!

Urte oroz langile oroek ikastaldi egiteko sos zama bat ukeiten due.

Zama horren galtzeko arriskua balizate egin beharrak ez badira egiten urte urrentzea gabe.

Hortako zer egin behar den jakiteko  Sohutako ‘etxe formation’ lankiak junta bat antolatzen du martxoaren 14ean, bere egoitzan.

2015eko lege berriak DIF (droit individual a la formation) formakuntzako sos zama CPF’eala (compte personnel a la formation) iganazi behar da.

Hortako 10 minutaz zerbait egin behar da, horren egiteko parada badukezue martxoaren 14ean,  goizanko 10etarik 12tara.

Alain Etxeberri eta Celine Etcheberriborde eramaileak :

 
Previous Next

Lizeo ondotik ikasketen jarraikitzera kanpo joanen dira hainbat xiberotar gazte.

Iparraldean berean, kostaldean jarraikitzeko parada bada, zonbait EH hegoaldeala edo Frantzialat joan behar beren gogoen asetzeko:

Leire Casamajou:

Maika Jaragoyhen:

Vegetarian bazkari bat astekal eskoletan !

Hebentik aitzina, astean behin proposatü beharko da adelütiar edo vegetarian apaidü bat eskoletan. Azaroaren lehenetik goiti, behartürik dira eskoletako sükaltariak proposamen horren egiteko. Jadanik lehen lege batek biologikoan hein baten proposatzea behartürik ziren, hots geroago eta haboro apaidüak legearen arabera antolatü behar dütüe. Xiberoan ere beharko da hebentik aitzina jarraiki, eta Basabürüan Atarratzeko kolegioak dü janaria egiten basabürüko eskola oroentako (salbü Montori). Arnaud Bassahon da hanko sükaltaria, eta nola lan egiten düan eta nola ikusten dütüan lege berri horiek galtegin deiogü. Jakin laborantxa ministroa adelütiar apaidüekin bere desadostarzüna jakinarazi dü bena legea hor da azaroaren lehenetik aitzina bi urtetako esperientza batentako. Arnaud Bassahon :