XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Eüskararen transmisioneaz eztabaida bazen Maulen

Eüskararen transmisioneaz EH Bai-ek antolatü düan eztabaidan 40 bat pertsonek parte hartü due neskenegün goizan Mauleko Zineman. Ikuspuntü desbardinak entzünik izan dira nahiz eta oro ados ziren murgiltze sistemaren beharraz.

Mintzazaletan baziren : Antton Curutcharry (Eüskal Hirigune Alkargoako lehendakari ordea hizkuntz politikaz ardüratzen)

Alain Iriart Hiriburuko auzapeza (murgiltze sistema baduena eskola publikoan)

 Jean-Do Iriart Larraneko auzapeza (eskola püblikoa murgiltze sisteman sartü nahi düe)

Oihana Larrandaburu Sohütako Eperra ikastolako züzendaria

Peio Dachaguer Irrisarriko eskolako erakasle (eskola hau esperimentazionean murgiltze sisteman ari beita)

 

Kontseilü konstitüzionala Molac legea ezeztatü düan biharamünean agitü da eztabaida. Aktüalitate bizi bizian eta estatüaren ikuspuntüa aipatürik izan da. Eztabaida interesgarria izan da ondoko astetan gure webgunean datekeana.

Hona eztabaida ondotik bildu dütügün lekükotarzünak : 

Eztabaidan parte hartu duan Jean Do Iriart Larraneko auzapeza :

Kontseilü konstituzionalren erabakiaren kontre bada manifestaldi bat Baionan maiatzak 29aren arrestiko 4 etan.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan