XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

"outil en main" alkartean 2 lekü baratzen dira!

"Outil en main" alkarteak bere sartzea setemearen 11an egiten dü. 10 eta 14 urte arteko haurrek eskü lan egiteko parada düküe asteoroz. 5 atelier eskeinirik dirate Anne Touquette


Atelierrak asteartez iraganen dira 17h.15tarik 19h.15tara, Irabarneko Argouage auzoan. Izenen emaiteko deit Anne Touquette lehendakaria 06.82.52.17.54 edo idatz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidealat.
Mendikotako ikastaldia urrenturik da

Aurtenko aek elkarteak proposatzen düan iksataldia ürrentü da aste ondar hontan Aste batez, 30bat ikasle hor ziren beren euskararen hobetzeko Egün hasirik, egün oroz beren ebilbidia jarraikiko dügü, kurtsoetan edo orano dütüen arrstiko aktibitateen bidez

Gaü eskolak bere besta antolatzen dü aste ondar hontan!!

Gaü eskola , eskola bat denaz gain, urte undarreko besta eginen dü. Üztaila honen lehenean dateke, neskenegünarekin. Egüerdiko emanik da hitzordüa, Gau Eskolako egoitzaren aitzinean. Ikaslez gain, besteeri ere kümita lüzatürik da. Gisa horrez, ikasleek urtean kursian lantü düen mintzajia, klasetarik kanpo ere baliatzen ahal beitükee. Janari eta edariekin batean, libürüxkak esküan, kantan aritzeko parada badateke, ofizio hontan ausart direnen presentzia bat segürtatûrik datekealarik. Niko Guiresse eta Patxi Patalagoity erakasleak:

Sohütako lizeoaren ikasleen %91a beno haborok baxoa kausitü düe

Azterketak iganik, urteko bilan baikorra egiten dü Jean Bourda, Sohütako eskolako bürüa. 131 ikasletarik 119 onartürik izan dira. Besteak oro "repeche" -tan direlarik. Igaran urtean Akitania berriko lizeo hoberenaren saria üken badü, aurtenkoa ez da orano emanik izan. L Sailan (literario) ikaslen %89,48ak uken du ES-n (Ekonomia eta sozialan) %90,62 S-n (Zientifikoan) %95.55 STI2D –n %83.33 Ekipa pedagojikoari, eta üngüramen babestüari esker dütü esplikatzen nota horik Jean Bourda züzendariak :

Xiberotarra ikasteko üdako ikastaldia horra da

Aurtenko Xiberoko Gaü Eskolen Barnetegia, üztailaren 30tik, agorrilaren 4ra arte date, eta Mendikotan iraganen da. Aste batez, bost ordüko kurtsoak badirate goizez, arrestitan aldiz, aisaldi edo talierrak badiatekialarik, zointan prefosta, eüskara egaririk datekean. Ohizko parte hartzaletan, Xiberotarren ikastera jiten diren hegoaldeko eüskaldünak badira. Bestalde, Xiberoalat jin kanpotiarrak, gei hebenkoak, zoineri, beren familian ez zaüen eüskara iganarazirik izan. Jakin, Xiberotar, erretretat eta langabeek, prezio apalagoak ükeiten ahal dütüela barnetegirako. Hortarako Gaü Eskolarekin harremanetan sartü behar da, eta jakin ere, barnetegiko izenak, üztailaren 18 gabe eman behar direla. Xehetarzünak Patxi Patalagoiti eta Niko Guiresse Gaü eskolako langilekin :