Hezkuntza

135 ikasle San Frantses kolejio-lizeoan

135 ikaslekin San Frantsesen sartzea ontsa iragan da ; beste berritarzünekin. 100 kolejioan badira, 35 dira lizeo heinean. Igan urtean elebidün sailaren zabaltzea bazen berritarzüna, aurten jarraikitzen düe ; eta hola 4,5 eta 6.ekoen artean 15 ikasle badira. Azken berritarzüna kirol sailen abiatzea date. Azken 15 urteetan zaldi egiteko parada baldin bazen, urte hontatik aitzina karate eta pelota ere lantzen ahalko da. Karate saila ofizialki abiatürik bada, pelotarena dagün urteko date. Andre Larralde züzendaria :

00:00
00:00
00:00
Altzaiko eskolaren sartzea

Gure eskolen üngürüa jarraikitzen dügü. Iragan astean Muskildi Urdiñarbe edo Sohütako ikastolatik igan ondotik, egün ibar eskuiñeko Altzaiko eskolalat gira hüllantzen. Elebidünez den eskola pribatüa da eta 29 haur badütü aurten Arrabotüa edo salarekin kantü kantüan ezinago untsa plantatürik dira eta sartzea egin dü iragan astean. Orai jadanik beren xede pedagogikoari pentsatzen düe, kantorea eta mündüko kültüraren üngürüan Marlène Irigoyen:

00:00
00:00
00:00
Postü erdi bat gütiago Eperra ikastolan!

Sartzea nola iragan da? lanpostü galtze horrek zer ondoramen dü? xede nausiak zoin dira? Horiek eta beste esplikatzen deizkü Oihana Larrandabürü züzendari berriak: Oihana Larrandabürü:

00:00
00:00
00:00
Gaü eskolako izen emaitea zabaltzen da

Eüskararen ikasteko gogoa balin badüzüe gaü eskolako formüla züentako eginik da Gaü eskolak bere sartzea egiten dü setemearen 30an. Han artea, hilabete huntan izen emaiteak eginen dira. 10 orenetarik eguerdi eta erditarat eta 3ak eta erditarik 7ak eta erditarat züen izena emaiten ahal düzüe Herrietan ere jiten ahal dira eüskararen erakastera 6 herritar beno haboro nahiant badira. Metoda pedagogika bat da mintzatzean indarra emaiten düana ezkiribüan beno. Jakin behar da ere Lagüntzak badirela eüskararen ikasteko Patxi Patalagoity:

00:00
00:00
00:00
Sartzea egin da Xiberoko eskoletan

Xiberoan lehen mailako eskoletan sartzea egin da arrenküra handirik gabe, erran behar da eskola kasik oro, salbü Larraine, bibilkatürik izan direla RPI delakoan . Hala nula, Urdiñarbeko eskola eta Muskildikoa alkarrekin ari dira , lehen mailako azken 2 urtekoak Muskildin dira eta besteak oro Urdiñarben, 50 haurrekin sartzea egin düe eta haurren heiña berxia da azken urteetan. Gela elebidüna da eta etxeko eta erakasleentako eüskararen erakastea haurrer beharrezkoa da eta indar hanitx eginik da zentzü hortarat ; eskola denbora erdia eüskaraz egiteaz gain, kanpoko tenoretan edo bazkari denboran eüskara entzüten düe haurrek. 10 bat etxekoek euskara ikasten düe gaü eskolan. Sartzea eginik orai lanari lotüko dira eta aurten eskolako xedea izanen da müsikaren lantzea eta ikusgarri zerbait plantatzea. Danièle Etchecopar:

00:00
00:00
00:00