XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Ikastolak zabalik neskenegün hontan!

Iparraldeko ikastolak oro bezala, Xiberoko ikastolek ere beren borta zabalak egiten dütüe neskenegün hontan. Goizanko 10etarik goiti bortak zabalik dirate, eta erakasleetaz gain, etxekoak ere hor dirate galtoer arrapostü emaiteko. Azpimarratü behar da Basabürüko eta Eperra ikastolan egoitzak berri bezala direla, beraz haurrak zinez baldintza honetan direla. Karine Chimix Sohütako züzendaria :

Xiberoko lizeo handiena Berogaineko laborantxa eskola da!

Biltzar nausian urteko bilana egin düe eta 340 ikaslekin Berogaineko lizeoa da Xiberoko lizeo handiena. Lau baxo profesional proposatzen dütüe : laborantxan plantatzeko, etxenko kabale salzale izateko, laneko txakürren hazle izateko eta jenteen zerbütxülako lan egiteko. Beren emaitza eta fama honak akitania bazter orotarik jinarazten dütü ikasleak. Ez düe ahatze ere beren eraikuntzen modernizatzera horien arraberritzez. Berriki ere, barnategi baten eraikitzera abiatü dira. Julien Berçaits lizeoko presidenta :

Ofiziale mündükoak aprendizgoaren geroaz lotsa

Baxoaren arramoldatzeko aipaldiak berriki eginik izan direla-eta, ofiziale mündükoak arrenküratürik agertzen dira aprendizgoako geroaz. Ofiziale mündükoer, gaztek baxoa üken dezaten normal üdüritzen bazaie, ohartarazten düe aprendizen formatzeko eskolak ez direla lan mündüko errealitateari doitürik. Lan mündüa txesta dezen, hilabete batez armada egiteko ordez, eskoletako gazteek, hilabete hori baliatü behar lükeela ofizio desbardinen apür bat pürü ezagützeko, hau da ofizialeen sindikateen aldetik hontzen ari den ideia bat. Jean-Jacques Etxeberry 'Llargo’:

Lau egün eskolan bena ez haboro!

2018ko sartzean, 4 egünetako erritmoa haütatü da Xiberoan. Gogoeta eramanik izan da partaide güzien artean. Ikasurte hatsarrean hitzemanik izan zen bezala, urtea baliatü da ikerka baten eramaiteko etxeko, erakasle eta Herriko Etxeen eretzealat. Kasik denak ados ziren 4 egunetara berriz ützültzeko ; erakasle eta etxekoen gehiengoak erran düalakoz haurrak akitürikago direla asteazken goizetan eskolalat joan behar direlarik. Orai gogoetak jarraikitzen dü ikusteko asteazkenetan inganiogüne bat plantan ezarteko beharra badenez edo ez ; ikertüko da ere eüskarazko inganiogüne baten beharra ; hortarako ikerka baten egiten ari dira memento hontan. Jean-Pelle Iriart Xiberoko ordezkaria Eüskal Hirigüne Alkargoan:

Haurrak eüskaraz, bena aitetamak ere bai!

Eüskara ikastolan eta ikastolatik kanpo bizi dadin egin ahalak oro egiten dütü ikastolako 'euskaraz bizi' taldeak. Ikastolako haurren etxekoak geroago eta haboro frantximentak beitira, iragan urtean eüskara kurtsoak abiatü zütüen ikastolako etxekoentako. Hatsarre haretan, 3 etxekorekin abiatü baziren, aurten 8k eüskara ikasten düe. Eüskara kurtsoetaz kanpo ere bi gaüez egüberriko merkatü bat antolatzen düe, euskarazko libürü, diska eta besterekin. Audela, libürüak xiberotarrealat ezarteko indarrak egiten dütüe. Maritxu Lacarrieu :