XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Basabürüko ikastolan ere ikaslezionearen gütitzea sendi da

Basabürüko eskola ororetan bezala, haur heinaren apaltze bat senditzen da ikastolan. Oro konta, 34 haurrekin, aitzineko urteari parekatzez apaltzea ttipi da, bena ondoko urteer so egitez ez da ikusten nola emendatzerik izaten ahal den. Ikastola hontan, 4 egün eta erdiko antoladüra begiratü da oranokoan aurtenko, TAP edo Eskolaz Kanpoko Aizinarteak arrestiriko libertitzeen animazaleak dohainik direno. Bigerren urtekoz ere, Alozeko eskola berri berrian egin da sartzea. Xehetarzünak Joana Arhancet züzendariarekin :

San Frantses kolegioak ere eüskara proposatzen !

Mauleko San frantses kolegioak sartzea egin dü, bere sail elebidün berriarekin. Nahiz eta orenak ez diren ofizialki kontatürik, bi erakaslek kurtsoak eüskaraz proposatzen dütüe. Hala, eüskara, kirola eta arte plastikoak eüskaraz iragaiten dira 6. eta 5.ekoentako. Orotara, 14 ikaslek eüskaraz amiñi bat ikasiko düe. Beste berritarzün nausia züzendari berri bat izatea da, Donaixtiko André Larralde lehen aldikoz züzendari izanen beita. Hola San Frantses kolegioak züzendari eüskaldün bat düke. Bestalde, aurten 16 ikasle sartü dira 6.ean ; orotara 135 dira, horietarik 55 barnategi arraberritüan egoiten direlarik. André Larralde züzendaria :

Barkoxeko eskolaren geroaz lotsa piztürik!

Barkoxeko eskola lanjeran date ondoko urteetan. Aurten, 11 haur badütüe eta hitzarmen bat izenpetü düe Sohütako eskolarekin ; honen arabera, Barkoxeko handienak Sohütako eskolala joaiten dira. Barkoxen deliberatü düe gela bakoitxaren ez haboro ükeitea, 2 urteko haurrek eskolan sartzeko züzenaren ükeiteko. Haatik, delibero horrek 5. eta 4. ekoak Sohütarat igortea eragin dü. Horiek ororek, Barkoxeko eskolaren desagertzeko arrenküra ekarten deie zonbaiti. Ama honi bezala :

210 ikasle aurten Champo lanbide lizeoan.

Champo lizeoak ere bere sartzea egin dü 210 ikaslerekin. Horietarik 170 barnategian egoiten dira, zeren eta hanitx hürrüntik horra beitira. Jakin behar da lizeoak fama hona düala bere sailean, eta ikasleek eskolatik elkitzekoan zalhe edireiten düe lana. Jean Bourda züzendaria:

Gela elebidün bat Sohütako lizeoan!

Sohütako lizeoak ere bere sartzea egin dü, bere 30gerrena. 410 ikasle badira, 190 barnategian. Xibero kanpotik ere ikasle hanitx hüllantzen dira. Bestalde aurtenko berritarzün nausia da sail elebidüna abiatü düela 18 ikaslerekin. Horiek eüskarazko kurtsoaz gain, zientzia eta historia geografia euskaraz ikasiko düe. Halere azpimarratzekoa da xiberoko demografiaren apaltzea sendi dela lizeoko ikasle kopuruan. Jean Bourda lizeoko züzendariak erraiten deikün bezala :