XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Basabürüko ikastolan, borten zabaltzea düe neskenegün goiz hontan. Audela, aitzineko urtetik, ikastola berri berria düe Alozeko plaza kantüan. Ikastola, düala 40 urte abiatü balin bazen, 2005etik goiti baizik ez ziren agitü lehen mailaren ondoko gelen zabaltzea. Orai bada 5 urte, kolegioaren aitzineko urteak oro Basabürüko ikastolan berean egiten ahal direla. Orotara, 37 ikasle dira, 21 lehen mailan eta 16 bigerrenean. Hortarako, 3 andereño dütüe, biga eüskaraz denbora osoz eta hirugerrena frantsesez ¾z. Borten zabaltzea goizanko 9:30etarik 12:00ak arte iraünen dü.
Maylis Uthurry eta Joana Arhancet :

Xiberoko Laborantxa eskolak beti arrakasta badü : 340 ikasle, 4 baxo profesional desbardinekin eta 55 langile eskolaren joanarazteko behar bezala. Egin berri den biltzar nausian,  barnategi baten altxatzeko xedea presentatürik izan da. Eskola honek, kolegioko azken bi urteak egiten dütü eta 4 baso profesional: adinetako jenteen lagüntzeko, laborantxa orokorra, kabale salgietan lan egiteko, eta azkena, txakürren hazkuntzarentako. Akitaniako eskola bakoitxa denez txakürren hazkuntzaren saila eskentzen düana, ikasleen gehiengoa sail hortan da. Lehenagoko bederazkatzeari konparatzez, lanborantxa saileko ikaslegoa ttipitüz joan da. Bestalde, orai artino Agerrian antolatürik zen barnategia ordezkatürik date. Eskolak, barnategiaren eraikuntza plantan ezarriko dü eta 65 ikasle hartzen ahal dütüke. Emaitzen aldetik, aski honak dütüe. Azken urtean, ikasleen  %87ak bere diploma üken züen.
Julien Bercaits lehendakaria :

Neskenegün goizan, Ligi-liginagako eskola botingoaren geroaren aipatzeko bilküran, Santa Graziko aitetama zonbait agertü dira, bai eta, Jocelyne Dejoux, hezkuntza nazionaleko ikuskaria ere. Santa Graziko eskola, arauez saiheste berezi bat uken dagün urtean zabalik etxekitzeko 6 ikaslerekin. Aüzoko herrian den Ligiko eskola botingoak aldiz, 19 ikasle baizik ezüukeitea arriskatzen dü. Horrek 2 geletarik bat galaraziko lüke. Egün, astelehenarekin, Akademmian eginen den bilküran deliberatüko da, ea bi gelak etxekirik izanen direnez ala ez. Jocelyne Dejoux ikuskaria aski baikor agertü da hortaz. Bere ustez bi gelak etxekirik izanen dira. Bena halere, hebentik bi urtetara, eskola botingoaren geroaren segürtatzeko, Santa Grazik hortan sartü behar lükeala erran dü. Dena den, Liginagako eskola botingoaren geroa arresti hontan jakinen da, hori guziaren, aitzina asmatzeko, bilkura zonbaitetan bildüko zirela hitzartü düe. Herri deskart horietan, karreiatzeek antolaka berezi bat behar beitüe, eta herri bakoitxak nahi beilüke bere eskola zabalik etxeki.
Jocelyne Dejoux, Hezkuntza nazionaleko ikuskaria :

Mauleko  « Xübükota » izeneko haurzaingiak, Xiberoko "lehu" bat errezebitü dü. Urte oroz bezala, « Crédit agricole » banketxeak bere Xiberoko "lehu sariak" eskentü dütü. Aurten, eüskarazko haurzaingia ohoratürik izan da. 2016ko urtarilaren 4an hasirik, bada urte bat iraganik Xübükota haurzaingia ebilten dela. 7 haurrekin abiatürik, egünko egünean 12 haur dira. Gaüza izigarri baikorra da ez beitüe haboro lekürik hilabete zonbaitez. Haatik, min egiten deie familia zonbaiten galtoer ez erraitea.
Lüxi Agergarai :

Dagün eskola sartzeaz eztabadakatzeko, Ligi-Liginagako RPI-a edo eskola botitzearen bilküra bat antolatürik da neskenegün goiz hontan (2017/02/11). Hortara kümit dira Liginaga, Hauze, Etxebarre, Ligi bai eta ere Santa Graziko eta Larraineko etxeko eta haütetsiak. Santa Grazik eta Larraineko eskolek zabalik egoiteko baimena ükenik, Ligi-Liginagako RPI herriarteko eskolak klase bakoitxekoa bilakatzeko arrisküa dü ; jakitez 20 ikasle dütüala. Bilküra Liginagako eskolan date, neskenegun goizan 10:30tan, Akademiako lürralde ikuskaria ere hor datekealarik.
Lacq anderea, Ligiko aitetamen alkarteko bürüzagia :