- Hezkuntza
- Agerraldiak: 2557
Eüskara haboro sartzen ari da San Frantses kolegioan
San frantses eskola katolikoan orai artinokoan eüskara kurtso bakar bat düe, hots astean 2 oren. Dagün urtetik aitzina, kurtso horrez gain, 3 oren haboro proposatürik dirateke, arte plastiko eta kirola erakaslea eüskaldüna beita. Hori egiten düe ikusten beitüe beste eskoletan elebidün saila urtoroz gora ari dela. Bestalde, ostegün hontan beste eskoletako CM2etako haur elibat jinen dira bisitaz, 6.ekoekila egünaren igaraitea.
Maite Ithurralde eüskara erakaslea :


Ausart gitean lehen hitzaren eüskaraz egitea, nahiz-eta ez jakin eretzekoak badakin, hori da bihar goizan, Eperra Ikastolako « Euskaraz Bizi » adarrak proposatzen düan aripena. Kataluniatik abiatü ideia bat da, eta Seaskak Iparralde hontan han-hor hebenka jada proposatü düana. Tailer baten bidez da ausardia hori ardietsiko, 3 orenez ariketak eginez, eta gero Maule-Lextarreko merkatü edo beste saltegietara joanez pratikan ezartera. Mintzaje desbardinetan aritzeak sortarazten dütüan barne oropiloen laxaxetako jakinbeharrak ere ikasiko dira, halako kürütxada batetarik landa ez dadin nihor ere mintürik sendi. Ikastaldi hau bihar goizan dateke Mauleko gaü eskolaren egoitzan, goizanko 9tarik aitzina. Orano lekü bakan zonbait baratzen dira. Izenen emaiteko, deit, 
Neskenegün goizan iparraldeko ikastolak oro bezala