XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

19 ikaslerekilan bizirik jarraikitzen dü barkoxeko eskolak. Etxeko erakasle hautetsi eta funtsean herritarren borrokari esker derogazione bat kausitu beitzüen.
Halere ikasturtea hasi gabe inspektürak RPI edo beste herriekilan batzea jadanik aipatü deio errejentari; erakustez nahi ala ez, hortarik igan beharko zirela.
Horrezgain, aurten 2 postü erdi galdu beitutie, denbora osoko 2 erakasleetarik postü erdiko 2 errejentetara igan dira, bata frantsesez bestea eüskaraz.
Eüskarazko erakaslea düala aste bat baizik ez denez izendatürik izan, izigarri zaila izan da sartzea baldintza honetan prestatzea.

             19 ikaslerekilan bizirik jarraikitzen dü barkoxeko eskolak. Etxeko erakasle hautetsi eta funtsean herritarren borrokari esker derogazione bat kausitu beitzüen.


             Halere ikasturtea hasi gabe inspektürak RPI edo beste herriekilan batzea jadanik aipatü deio errejentari; erakustez nahi ala ez, hortarik igan beharko zirela.
Horrezgain, aurten 2 postü erdi galdu beitutie, denbora osoko 2 erakasleetarik postü erdiko 2 errejentetara igan dira, bata frantsesez bestea eüskaraz.


             Eüskarazko erakaslea düala aste bat baizik ez denez izendatürik izan, izigarri zaila izan da sartzea baldintza honetan prestatzea:

14 gerren aldikotz Xiberoko gaü eskolak bere xiberotarraren ikasteko ikastaldia antolatzen dü üztailaren azken astean.
Beren formülan, ikasi nahi da bena goxoki. Kursoak balin badira goizan, arrestitan kanpoan kurritzen dira aktibitate eüskaraz egiteko eta denbora ederraren gozatzeko algarrekin.
5 maila edo hein badira, deüs ez dakienetik hobetze heinalarte.
Jende haboxea xiberotarra balinbada, hego aldetik ere pübliko bat horra zaüe, euskara emaiten düena bena xiberotarra ikasi nahian.
Xiberotarrentako herri alkargoaren lagüntza bat bada ikastaldiaren parte ejer bat pakatzen düana
Benat Espil:

 

 

 

 

200 bat haur baziren atzo Maule gainean IKAS-ek Xiberoko adarrak antolatü düan egünaldian.
Ikas-ek urtean zehar eüskaraz eta xiberotarrez ikasteko metodoak lantzen dütü libürüen esker besteak beste eta urte oroz haur eüskaldünen biltzera entseatzen dira.
Erlezain, gaztelüaren bijita eta animazione franko gozatü dütüe eüskaraz Xiberoko eskolako haurrek.
Gure mikroa lüzatü dügü gük ere han ikusteko nola igaraiten zen egüna :



Barkoxeko eskolako etxekoek petizione bat abiarazten düe salhatzeko akademiako inspektüraren erabakia : 4 urte petik diren haurren ez honartzea klase bakotxa den eskoletan.
Barkoxe ez da herri bakotxa kasü hortan Xiberoan; Larraine, Santa grazi, Montori eta Ainharbe ere hunkirik dira eta denek  eza  üken düe akademiatik.
Proposatürik izan zaüe dener, aizoan düen  eskola batekin alkartzea ! Honkirik diren 5 herrietan gogoetatzen ari dira, etxekoak eta herrietako kuntseiluak,  ikusteko zer egiten ahal düen .
Arte hortan Barkoxtarrek erabaki düe petizione horren zabaltzea dener , goiz edo berant herri guziak honkirik izaten ahal beitira .
Petizione hori atzamaiten ahal da Avaaz.org web günean eta lotüra heben düzüe:
https://secure.avaaz.org/fr/petition/Inspection_Academique_Lobtention_des_derogations_pour_scolarisation_des_enfants_de_de_4_ans/
Alain Etxeberri Barkoxeko aita bat: