XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Biltzar nausia egin dü Sohütako ikastolak. Haur, erakasle eta langileen heina beti goiti joaiten da. Aurten 6 erakasle, 4 langile eta 111 haur badütüe, eta ondoko hilabeteetan beste zonbait sartü behar lükie orano.
Urtean 250.000 euroko aintzinkontüa düe, beraz gastatze hanitx, eta bereziki etxekoen lan eta ekarpenari esker dena joanarazten düe. Bena ekonomikoki oreka edo plomüa ediren balin badüe, orai haboro aintzinatü nahi dira.
Langile eskazean dira, euskararen presentzia azkartzeko. Jüstoki hori da biltzar nausitik elki den xede nausia, eüskararen erabilpena handitzea. Hortako langileen lanaz bestalde, aitetamer eüskara erakasteko ahaleginak eginen dütüe.
Bestalde, dagün urteko Herri Urratseko jauntsietaz gozatzeko parada düzüe, Maulen iraganen den Egüberriko merkatüan Sohütako ikastolako etxekoak hor izanen beitira, 10etarik 17tara.
Azkenik jakin Olentzero aurten Atarratzen datekeala abentüaren 19an goizanko 10etarik aintzina.
Eric Etxart, Sohütako Ikastolako lehendakariarekin ondoko ürratsak aipatzen dütügü:

Urteko zorren betatxatzeko xedez, Sohütako Eperra ikastolak bai eta Alozeko Basabürüko ikastolak, Ikaskoli izeneko koli edo saskiak saltzen dütü: horietan leküko ekoizpenak edireiten dira. Beste Helbürü bat da ere leküko mozkinen ezagütaraztea.
Bi saski mota badira : bata Ahüzki izenekoa 40 eurokoa, bestea Irati izenekoa 60 eurotan. Azken honek axoa du haborokin, bestelan biek Ahate gibela, ardi gazna, arroskilla eta eztia dütüe.
2003az geroz Egüberri hüllantzearekin Ikaskoli hori egiten düe, sos horrekin ikastolen urteko sos gastatzearen 100 %5 pakatzen dü. Jakin Etxekoek finantzazioaren % 30 betatzen düela eta administrazioak %20. Beste partea, hots finantzazioaren erdia jendarte ekimenen bidez egiten da.
Abendüaren 4a arte manüak egiten ahal dirateke Ikaskoli webgünearat joanez edo mail baten bidez Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbiderat. Saskiak abendoaren 12an igorriko dütüe.
Benat Etxebest, Sohütako Eperra ikastolaren etxekoa:

Neskenegün arrestitan, Ahüzkin gaindi ibilaldi mitologiko bat antolatürik da. Antolatzaileak Maule, Xiberoako herri elkargo eta COOP  izeneko Bidarteko arte elkarteak dira.
« Oneztarri ezagützeko ibilaldi mitologiko bat »izen pean da antolatürik, Camille Lapouge eta Claude  animatzaileekin.
Ibilaldia arrestiko 14.30tan abiatzen da Ahüzkiko ostatütik.

20gerren mende hatsarrean Iratiko oihaneko egürraren biltzeko informazioa bildü eta hedatzeko asmoarekin « Oroimena  Mémoires du cable d’iraty » izeneko elkartea sortü berri da.
Segeri ta kableak 1924tik 60. hamarkada arte baliatü dira. Denboran oihanen üstiatzeko ez zen kablerik baliatzen, teknika hori Italiatik jin zen. Egünko egünean hain famatüa den Holtzarteko zübia ere Italianoeri zor diegü.
Azken 4 urteak informazio biltzen iraganik, orain Oroimena elkartea Mendibeko segeriarez DVD bat lantzen ari da. Mintzaldi zonbait egiteko gogoarekin dira ere.
Harremanetan sartzeko deitzen ahal da Aude le Coeur 05.59.19.13.80ra edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.

Oroimena elkarteko Aude Le Cœur eta Jean Moretti:

Sarrikotapeko eskolan ere bai elebidün saila edo Ikas bi bat zabaltü düe aurten ama eskolan hasteko. Ezpeize Lixoze Üdüreine eta Sarrikotako haurrak jüntatzen dira RPI hontan. 18 haurrekin ama eskola elebidüna zabaltü düe eta urte ürrentzean 22 haurretara heltüko da. Orain arte Sarrikotapeko eskolak haur zonbait galtzen zütüan ez beitzüen elebidün sailik. Oraidanik aintzina ez da holakorik agitüko. Orai Sarrikotapeko eskolak orotarat 63 haur dütü, düala 2 urte 48 baizik ez züelarik.
Jean Marie Jaureguy:


Maite Aguer errejenta: