XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Xiberoko Gaü Eskolak urte oroz antolatzen düan ikastaldia agorrilaren 4tik 10ealat iragan zen Mendikotan. Xiberoko Botzaren üdako langilea, Otxanda Queheille, harat joan zen eta heben düzüe entzüngei hanko sükaltari, ikasle eta irakasleekin egin züan erreportaia:

Udalbiltzaren nahiküntea zen Eüskal Herri osoko haurrentako üdako bilgüne baten proposatzea. Mauleko Agerria apezetxe ohian hala egin da iragan astetik Uda Leku eta Ikastolen alkarteek bat eginik antolaketan. Eüskal Herriko bazter orotarik jin haurren artean ezagütza berriak egin dütüe, eta bestalde, Xiberoa ezagütü düe. Holzarte, Kakueta, Mauleko gaztelüa... lekü hanitxetara joan dira haurrak autobüsez ala hoinez. Petti Buhame pastorala ikustera ere joan dira, aitzinetik Mixel Etxekoparren argibideak entzünik. Gaztelüa Allande Etxartekin bijitatü düe, eta Gartxot filma ikusi ondoan Asisko Urmeneta filmaren egileak mintzaldi bat eskeini deie. Asteartean, egonaldia ürrentzeko püntüan zelarik, aste osoan prestatü ikusgarri bat eman düe haurrek Xiberoko ikastolak sortü zütüenen omenez, dantzan eta kantan.
Entzün Agerrian egin dügün erreportajea:

Urte oroz egin ohi den bezala Berogaineko Bixta Eder laborantza ikasetxeko ikasleek, garapen iraunkorra eta osagarriaren asteetan parte hartü düe. Aurten ere gaüza hanitx egin dütüe leheneko ikaslek. Lehen sokorrietaz formakuntza jarraiki düe, Maite Davant Bil ta Garbi sindikatako animatzailearekin ondarkinetaz mintzatü dira, berziklapenaz axolatzen diren elkarteekin bildü dira, eta Mauleko kürütxe gorriala edo eta Lescar-eko Emmaus-ala joan dira. Lan bat ere eraman düe ogiaren gastatzeaz eta egin düen esperientziaren araberan ez da hainbeste ogirik urtukitzen. Sukaldaritza ere egin düe, eskeinirik izan zaien ekoizpenekin deus urtuki gabe zerbaiten prestatzeko. Jokü bat ere eginik izan da ikusteko gaüzak ikasi eta etxeki dütüen neurtzeko. Filma ttipiak ere egin dütüe gastatzeari lotürik.
Aurélie Thill erakaslea :


Guillen Urruty ikaslea :

Iragan ostegüneko biltzarrean, Xiberoa Herri alkargoaren gehiengoak, eskolako erritmoen erreformako antolaketa berria bere gain hartzea erabaki dü. Erreformaren plantatzea, herri bakotxari üzteko proposamena aldiz gütiengoan egon zen eta beste bi proposamenak hatsarretik baztertüak izan ziren, eskolaren eskümen osoa hartzea edo eskola ondoko aktibitate güzien ardüra hartzea, haurzaintza eta kantina barne. Orai herriek baieztatü behar düe alkargoaren erabakia eta gaüzak zentzü hortan üngüratzen badira, eskola ondoko aktibitateen antolaketa alkargoaren  gain dateke eta  lan talde ezbardinek adostüko düe Lürraldeko hezkuntza xedea, 2014eko eskola sartzearentako planta ezarri beharko da.
Dominika Boscq alkargoako lehendakaria :

Argazkia : Artzen LetonaGaztelaia, Sohütako eskola püblikoa berria estrenatü da neskenegün goizan. Ospitalepeko, Arrokiagako eta Sohüta bereko 77 haurreek baldintza hoberenetan ikasten düe, Domesantoreko bakantzetarik geroz eta bost erakasleek egiazko talde lana eramaiten ahalko düe hebentik aitzina. Denak botzik agertü dira, tresna berriari esker, oro erreskiago eta merkeago eginen beita. Sohütako eskola püblikoan, Frantsesez eta Eüskaraz ikasten düe ikasleek.
Christelle Mange Sohütako aüzapez anderea :


Alain Larrory Arrokiagako etxenkoa :