- Hezkuntza
- Agerraldiak: 2540
Sohütako lizeoan sartze hona eta xede hanitx
Kasik 400 ikasle badüke aurten Sohütako lizeoak. 140 ikasle berri sartü dira eta ikasgai gelak orro beterik dira.
S, L eta ES sail orokorra egiten bada, zientzia ta teknika industriala üztartzen düan SIM eta STI ikasgaiak arrakasta badüe. Aurten orotarat 140 ikasle berri sartü dira. Aintzineko urtean STI sailako ikasle oroek beren Btsa kauxitü düe. Aurtenko xede berrietan ere, Erasmus izeneko ikasle zonbaiter batzarria eginik dateke, partikülarzki harremanetan dira hego eüskal herriko lizeoekin.


Aurten ere bai Mauleko Champo lizeoa beterik dateke. Hots 215 ikasle dütü baratze edo lan berdeetan bai eta moto edo laborantxako mekanikan formatzeko. Bestalde, maiatzean Frantzia osoko ikasleekin mantentze lehiaka antolatüko düe ondoko hiru urteentako.
Kolegio eta lizeoetako sartzearen ützülia egiten dügü aste hontan, eta egün Atharratzeko kolegioa dükegü aipagei. Iragan ikasurteko bilan baikorra egiten dü kolegioko züzendariak, ikasle güziek Brevet-a üken beitüe eta audela hirugerreneko ikasle bakotxak haütatü züan bidetik jarraiki beitü ikasurte berria.
Eskoletan bezala gaü eskolak ere bere sartzea egiten dü. Izen emaiteko epea atzo hasi da. Iragan urtean 110 ikasle baziren eta aurten beste hainbeste espero dütüe. Izenen emaiteko gaü eskolarat joan behar da dozier baten betatzeko, ta herri elkargoaren sos laguntza ukaiteko. Arrestiko 4 orenetarik aitzina zabalik da gaüko 8tarat. Bena Ikasleak xerkatzen badütüe, erakasle eskazearen dira. Lau erakasle jiten bazen, ez litaike haboro arrünküarik. Baldintza bakotxa da eüskararen emaitera eta gogo honez jitera. Gaü eskolako langile den Benat Espilek xehetarzünak emaiten dütü Ximun Uhturralt lankide berriari: 