XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Iragan urteko ber ikasle heinearekin egin da sartzea, Berogaine-Larrüntzeko laborantza lizeoan. 340 bat ikasle kontatü dira sartze egünean, horietarik 270 bat barnetegian egonen direlarik.
Laborantza saila ttipi egoiten bada ere, 12 ziren baxo profezionalaren bigarrenean, orotara 50 bat direlarik sail hortan.
Iragan urtean hasi ziren lanak ürrentzekotan dira eta irakaskuntzaren aldetik kanbiamen gütti bada.
Horien artean Xiberoko dantzen ikasteko ikastetxe hortan ere “Master Class” delakoa zabaltüko dela eta azkenik eta agian inportanteena, eüskara irakatsirik datekeala lehentze lizeo hortan.
Sartzea aipatü dügü Christophe Gaget züzendariarekin :

Aurtenko master class izeneko baxoko saila sortüko da. Baxoa igaiten düen xiberotar gazte oroek parada ükenen düe xiberotar dantzan barnatzeko eta hortaz sorkuntza baten egiteko.
Xiberoko lau lizeoetan ikasleek sartzea hasi ondoan beren izena eman beharko düe.
Asteazken gaüan, kurtxoetarik kampo eginik dirateke dantza kurtxo horiek.
Xehetarzünak Johañe Etchebestek erakaslearekin:

Mauleko eskola püblikoetan bi erakasle postü erdien elkitzeko erabakiak, bazterrak nahasten dütü Maulen, eta Mixel Etxebest aüzapezak, Maulepeko eta gaineko eskolen botitzeko, konzertaziorik gabe egin düan proposamenak oraino nahasmen haboro ekarri dü. Etxenkoek, proposamenaz informazio eskasa salatzen düe eta petizione bat abiarazi düe, aüzapezarekin hitzordü baten ükaiteko. Michel Etxebest-ek bere aldetik dio postüak galdü badira, haur eskasaren gatik dela eta uste dü behar direla bi eskolak bateratü. Hezkunde nazionalaren kuntre joiatea ez dela aija eta hobe dela denen artean ikustea zer nolako eskola nahi den Maulen, haurren honean, gehitü dü. Aüzapezak hitzeman dü, bakantzetarik landa etxekoekin mintzatüko dela geroaren aipatzeko.
De Gilbert etxenkoen ordezkaria :


Mixel Etxebest aüzapeza :

Herriko etxe eüskaldünak biltzen dütüan Udalbiltzak,   Gipuzkoako Oiarzüneko ikastola eta Xiberoko ikastolen artean hitzarmen bat izenpetü dü. “Elkarrekin Eüskal Herria” lemarekin alkar lan bat eramanen da hiru ikastolen artean. Alozeko (Basabürüa ikastola), Sohütako (Eperra ikastola) eta Oiarzüneko (Haurtzaro ikastola), hiru ikastolen artean eramanen dira xedeak algar ezagützeko haurren eta etxekoen artean. Ikastolen artean, bi lürraldetako geografia, historia, kültüra eta prodükto lokalak  ezagütarraziko dira, hala nola Xiberoko prodüktoekin egünaldi bat antolatüko da Oiarzünen. Bestalde, hiru ikastolen artean kirol saileko leiaketak ere antolatüko dira. Udalbiltzak, sei mila euroeko sos lagüntza emaiten dü Xiberoko ikastoleer proiektoaren lagüntzeko.
Anne Marie Errequet :

Barnetegi berriaBarnetegi berria estrenatü berri da Xiberoko laborantxa lizeoan. Inbestizamentü hanitx egin da azken urteetan eta azken honekin ikasle gehienek ikastetxean berean lo egiten ahalko düe. Erran behar orai artino Maulen edo Mendikotan gaüa iragaiten züela zonbait, lekü eskasez. Hiru ehün ikasleekin garapen haundia ezagütü dü lizeoak, eta ikasteko baldintzen hobetzea behartürik ziren ikastetxe pribatü honen ardüradünak. Lizeoa ekonomikoki osagarri honean izanez, eraikuntzak berriak mailegürik egin gabe egin ahal izan dütüe. Beste xede zonbait badütüela oraino jakinarazirik izan da azken biltzar nausian, horien artean Eüskararen erakastea dagün sartzetik harat date azpimarragarriena.

Julien Berzaitz lizeoko presidenta :


Christophe Gaget züzendaria :