XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

120 bat xiberotarrek manifestatü düe Olorueko karriketan Atzo arrestitan. Barkoxtarrez gain, gotaintar, larraintar eta beste herrietako zonbait agertü dira beren kexüaren jakinarazteko.
Salatü dira eskola karta berria eta bere lanpostü kentzeak, eta baserri hitzarmena
Inspekzio akademikoak bildü nahi dütü herri txipietako eskolak.
Barkoxen adibidez 2 erakasle badira eta postü bat elki nahi düe erdia eüskaraz eta beste erdia frantsesez. Hori baieztatzen bada klasa edo gela bakotx bat izanen da Barkoxen eta klase bakotx bat den eskoletan 4 urte peko haurrak ez dira hon hartürik.
Atzo 5ak 30tan inzpektore akademikoarekin hitz ordüa züen aitetama zonbaitek eta Barkoxeko mera. Egün Su prefetarekin beste hitz ordü bat bada eta bihar ekintza kolektibo bat eginen da Pauen departamentüko erakasle oroek eramanik. Barkoxeko delegazione bat  horien artean.

Alain Etxeberri :



Jean Marc Baranthol:


Maddalen Lurro :


Sekülazko osagarrian da Xiberoko Laborantza lizeoa.
332 ikasleekin, ikasleen heina hein bat gora batzen da eta azterketako emaitzak ere ezinago honak dira.
Erakasle eta kudeatzaile taldearen inplikazioari esker ere, ikastetxeak erakaskuntza aberats bezain zabala eskeintzen dü.
Kudeaketa xorrotx bati esker bestalde, egoera ekonomikoa ezinago hona da.
Urte oroz ikastetxea 300000€en baztertzeko gei da eta hori esker millioi eterdi euroko inbestizamentüak egin dütü azken hiru urteetan, lizeoko egoitzen berritzeko ala berri zonbaiten eraikitzeko.
Igaran ostiralean egin den biltzar nausian. 2020 artino gaüzatüko den beste millioi eterdiko inbestizamentü plana presentatü düe.
Barnetegi berri baten eraikitzea date lehentarzüna, sos lagüngoak jarraiktzen badüe. 
Julien Berzaitz:

Larps lizeoko terminaleko ikasleek Tokia antzerki konpainiaren lagüntzarekin, frantsesezko antzerki bat emanen düe ostegün gaian Maulen gaindi.
Errefüsiatüen gaia düe haütatü beren antzerkiarentako. Errefüsatien ibilbidea hanitx aipatürik da hedabideetan, bena aldi huntan errefüsiatüen geia ezberdinki aipatüko da.
Antzerki bat beno, ibilbide bat dateke Tokia kompainiako kasernan abiatüko dena. Gela edo sala esberdinetan errefüsiatü zonbaiten ibilbideaz sentsibilizatze bat eginik da, arte sorkuntza hanitxen nahastez, izan soinü, marrazki, antzerki edo orano bideo.
Ximun joan zaikü mauleko Tokia theatre elkartearen kasernara, elkartekoen lagüntzarekin han beitzien Larps-eko ikasleak, lanean :


Hitzordua ostegun gai huntan 8.30tan Mauleko Tokia Theatre elkartearen kasernan.

Dagün eskola sartzeko ,gela zerratze eta zabaltzeen berri eman dü departamentüko inspektoreak, eta orokorki 44 zerratüko dira 25 baizik ez direlarik zabaltüko!
Euskal herrian, 21 zerratze 16 zabaltze !
Arrazu ofiziala, haurrak gütitzen ari direla ,450 gütiago dagün sartzean departamentüan.
Ondorioz, baserrietan herrien arteko eskolak, RPI delakoak  altxatzea proposatzen dü inspektürak , hala nula Base Nafaroan eta Xiberoan.
Xiberoan, oranokoan ez da erabakirik hartürik bena mera edo auzapez zonbaitekin aipatürik izan dira.
Asteazken hontan sindikatekin bildüko da eta ondoko CDEN aren bilküra barantailaren 10an date , hor azken erabakiak hartüko dira dagün sartzeko.
Pierre  Barrièrre inspektüra:


Barkoxtarren eskola oküpatürik da egün, izan aitetama, errejent ala herritarren partetik. Aintzineko aste ürrentzean Hezkuntza nazionaleko Barriere jaunak erran dü 2 postü erdi elki nahi dütüala Barkoxeko eskolan. Erdi bat frantses postütik eta beste erdia eüskara postütik.
Holakorik ez dadin agit eskola oro mobilizatzen da.
Horren aipatzeko Alain Etxeberri Barkoxeko ikasle baten aitarengana joan gira:


Hiru Guinearrek formakuntza tekniko bat jarraiki düe Mauleko Champo lizeoan; helbürüa delarik, beren herrian lürra hobeki baliatzea eta bekaniken arrenjatzeko jakitatearen biltzea.
Mauleko herriko etxea eta alkarte zonbait jüntatü dira esperrientziari, eta hori esker, 3 hilabetez kitorik errezebitürik izan dira eta kitorik ere jarraiki düe formakuntza.
Orai, hiru ikasleak berriz joan dira eta heben ikasia baliatüko düe, halerik ere, jarraikirik izanen dira « Les enfants de l'Aîr » izeneko alkartearen ganik.
Jean Bourdaa, Champo lizeoko züzendaria: