XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Ñeñeak ere bai eüskaraz bizi !

Argazkia: XübükotaMauleko xübükota haur lagüntzaileen etxea estrenatürik izan da igaran neskenegünean. 2016 urte hatsarretik zabalik baldin bada ere, estrenaldi hau antolatü nahi izan düe lagüntzaileak oro eskertzeko. Xübükotara sartzeko parada eskeini düe hola. Bilan izigarri baikorra egiten düe, dagün urtarrilatik aintzina beterik beitate xübükota.
Ximun Uthurralt lankidea han günüan estrenarentako : 

Lüxi Agergarai eta Marion Casenave 2 haurrekin hasi badira, bakotxak 4 ükenen dütü astelehenetik goiti, eta ez düe haboro errezebitzen ahalko. Arrakasta horrekilan xede horren eramaileak erakutsi due eüskara hütsezko projetek beren leküa badüela eta galto handia badela horiendako. Hots nahiz eta gogor izan den horren plantan emaiteko. Xedea bultzatü düan TTIPI TTAPA elkarteko Joana Arhantzet-ek estrenaldia zentako 9 hilabete berantago egin düen erraiten deikü :

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan