- Hezkuntza
- Agerraldiak: 2415
Xiberoko ikastolek Oihartzünekoer batzarria eginen düe asteazkenetik goiti
Bihar danik eta ostiralearat arte, Gipuzkoako Oihartzun hirien den « Haurtzaro » ikastolatik, 80 bat haur jinen dira Aloze eta Sohütako ikastolek kümitatürik.
« Zazpiak bat » izeneko hitzarmenaren bidez,bada bi urte orai alkarren arteko kürütxatzeak abiatü dütüela,helbürüa delarik alkarren arteko ezagützaren barnatzea.
Haurren arteko trükaketak ere lehenetsi nahi dütüe , eskolako lanen bidez, eta haurrek alkarri ezkiribatzen dütüen gütünen bidez.
Neskenegünean , Xiberoko ikastolako etxekoek, Oihartzuneko bidajea egin düe bestatto baten bidez alkartze honen ürrentzeko.
Ttittika ebili zaükü Oihartzüneko ikastolarat: