XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Xiberoko eskolako lanpostü berriz ere mehatsatürik dira!!

Dagün eskola sartzeko ,gela zerratze eta zabaltzeen berri eman dü departamentüko inspektoreak, eta orokorki 44 zerratüko dira 25 baizik ez direlarik zabaltüko!
Euskal herrian, 21 zerratze 16 zabaltze !
Arrazu ofiziala, haurrak gütitzen ari direla ,450 gütiago dagün sartzean departamentüan.
Ondorioz, baserrietan herrien arteko eskolak, RPI delakoak  altxatzea proposatzen dü inspektürak , hala nula Base Nafaroan eta Xiberoan.
Xiberoan, oranokoan ez da erabakirik hartürik bena mera edo auzapez zonbaitekin aipatürik izan dira.
Asteazken hontan sindikatekin bildüko da eta ondoko CDEN aren bilküra barantailaren 10an date , hor azken erabakiak hartüko dira dagün sartzeko.
Pierre  Barrièrre inspektüra:


Barkoxtarren eskola oküpatürik da egün, izan aitetama, errejent ala herritarren partetik. Aintzineko aste ürrentzean Hezkuntza nazionaleko Barriere jaunak erran dü 2 postü erdi elki nahi dütüala Barkoxeko eskolan. Erdi bat frantses postütik eta beste erdia eüskara postütik.
Holakorik ez dadin agit eskola oro mobilizatzen da.
Horren aipatzeko Alain Etxeberri Barkoxeko ikasle baten aitarengana joan gira:


Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan