Kabale hiltegietaz, depütatüen inkesta abiatzen da aste hontan ; Sylviane Alaux hego lapurdiko depütatüak erran deikü, Mauleko kabale hiltegiko ardüradünak entzünik dirateala ondoko astean ,apirila 27an.
Stephane La foll laborantxa ministroak galtegin dü frantziako hiltegi oroetan inkesta eramanik izan dadin eta 30 depütatüekin lan talde bat muntatü da . Sylviane Alaux hego lapurdiko depütatüak parte hartzen dü lan taldean eta Mauleko hiltegia lehenik entzünik izan dadin galtegin dü.
Depütatüen lan taldearen egin beharrak dira : hiltegien ardüradünekin mintzatzea , xeheki ikustea gaizak nola igaiten diren hiltegietan,tresneria nolakoa den, langileria nola formatürik den eta beste…
Oharrak eta aholküak emaiten ahal dütü ondotik depütatüen taldeak ; hatik ez dü podererik edo ahalik erabakitzeko Mauleko edo besten hiltegiaren berriz zabaltzeko , hau prefetaren eskü batzen da.
Sylviane Alaux:
- Politika
- Agerraldiak: 1788