Mauleko herriko langileriaren erdiak, lana ützi dü ostirale arrestiritan 13.30tarik 15tara.
“Langileria kesü”banderola bat hedatü düe herriko etxe aitzinean eta hor bildü dira beren kesüaren plazaratzeko.
Arrenküra nausia, langilen laneko protokolo dokumentüa ez düala izenpetü oranokoan ,Michel etxebest auzapezak.
Badü 6 hilabete beno haboro adostü zirela alkarrekin egin dokümentoa eta azkenean gibel egiten düala merak dioie.
Ostirale goizan Bilküra züen FO eta CGT ordezkariek Mixel etxebest mauleko auzapezarekin eta berriz ere ez düala izenpetüko erran deie.
Langilek erabaki düe astelehenean berriz biltzea 18.45 etan mauleko zerbütxü günean , erabakitzeko zer segida emaiten düen beren mogimentüari.
Georges Glarito eta Louis Labadot:
- Politika
- Agerraldiak: 1757