Barkoxtarrak bezala, Larrañeko herritarrak ere mobilizatü dira herriko eskolaren etxekitzeko. Astelehenean hasirik, atzo ere 50bat jente eskolan batü da izan haur, aitetama ala beste herritar. Eskolako 10 Haurrek ez düe kurtsorik üken.
Pierre Barriere izeneko inspektürak hitz eman badü dagün urtean Larrañeko eskola etxekiko zela, larraintarrek paper ofizial bat galdegiten düe, Ligiko RPIalat joaiteko mehatsüaren lotsa beidira.
Asteazken hontan Paueko mobilizazionerat joanen dira, goizeko 9tako.
Han Barriere inspektura edo ikuskariak dagün urteko Eskola Karta ofiziala agertaraziko dü eta kexü direnak oro manifestatzea joaitekoak dira ; izan Larraine Barkoxe, Lohitzune eta beste eskola hanitx.
Jean Marc Bengochea, Larraineko mera: