Igaran ostiralean 50 jente bildü da Apaiz kartzela dokumentalaren ikusteko. Historia puzka bat barnatürik izan Atarratzeko Etxahun gelan. Herriko etxeak kümitatürik Ritxi lizartza dokümental egiletarik bata eta Xabier Amuriza apez ohiak haien lekukotarzünak ekarri dütüe hedatzearen ondotik.
Franco-ren diktatüra denboran Zamorra presontegiak bere berrezitarzüna züan, mündüko bakarra izan beita eraikirik apezen zerratzeko.
Han 53 apez egon ziren, zonbait kondena lüzeekilan diktadüraren kuntre altxatü beitziren. Xabier Amurizak gazte denbora hori esplikatzen deikü :