XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Maule eta Sohütako eskoletan, bakotxean postü erdi bat frantsesez eta beste erdi bat eüskaraz helkirik dirateke dagün setemereko sartzean, hau baieztatürik izan da barantaila ondarrean, Paueko Prefektüran iragan den CDEN delakoaren biltzarrean. Akademiako Inspekzioneak honartü düan kanbiamen bakotxa da, Sohütako kasüan bi postü erdiak setemeren galtzeko ordez bigerrena urtarrilan baizik elkitzea, hots eskola berrian sartüko direlarik. Eta beste berri txarretan, Barkoxeko eskolak ere frantsesezko postü erdi bat gal lezake. Zindikaten araberan, erabaki hori hartürik izan da Eskiula eta Barkoxeko eskolen jünta builtarazteko.

Entzün Mathilde Blanchard FSU zindikatekoa : 


Entzün Sylvain Héguiaphal Sohutako zinegotsia : 

Entzün Mathias Davant Mauleko eskolako errejenta eta etxekoa : 

Maule eta Sohütako Etxekoen bi delegazioneak, Olorueko Akademiako Ikuskaritzan bildü dira barantailaren 22 eta 25ean. Maleroski, jüntatik landa segürtamenik gabe berriz etxerat ützüli dira. Eskola bakotxeko etxekoek, mehatxatürik diren postüen etxekitzeko argümentoak eman dütüe, hatik, mementoko ez düe deus arrapostürik üken Ikuskaritzaren partetik. Inspekzionea eta erakasleen zindikaten arteko jünta gibeltürik da, artean bi eskoleetako etxekoek eskola oküpatzen jarraikitzen düe.

Entzün David Sagaspe Exil, Sohütako eskolako etxekoa eta herriko kontseilüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

2013ko setemeretik goiti, "Eskolen Erreforma" berria aplikatüko da eta lehen mailako ikasleek 4 egün eterdi eskola badükee. Kanbio hontaz solas egiteko Departamentüko aüzapezak, prefeta eta Akademiako inspektüra Saliesen bildü dira. Ontsalaz, eskolako kursotarik landa oren batez, gei neskenegün edo asteazken goizez, hiriak behartürik dirate eskentza pedagogiko baten egitera lehen mailako haurrer. Mementoko, lagüntza ekonomikoak ürri dira, 50€ ko lagüntza haurkal lehen urtearentako, ondotik deüs. 2013ko sartzean abiatüko ez direnak, lagüntza hau gal lezake. Errealitate honi bürü egiteko, hiri ttipiek Herri Alkargoen bidez eskentza pedagogiko hori egin lezake, artean, plangintza adostü batetara heltü behar düe.

Entzün Jean-Marc Baranthol Barkoxeko aüzapeza : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Maule-Peko eskolan bezala, Sohütako etxekoek eskolaren oküpatzea deliberatü düe. Maulen bezala, postü erdi bat frantsesez eta beste erdi bat eüskaraz galtzeko mehatxatürik da Sohütan. Holakorik ez da honartzen ahal eta güttiago "Eskola Berria" eraikitzen ari delarik. Barantailaren 22an Sohütako ordezkaritza bat bildüko da Oloruen Akademiako Ikuskaritzarekin eta Maulekoak astelehenean. Artean, oküpazioneak jarraikitzen dira dagün barantailaren 26a arte.

Entzün Maule Peko eskolako etxeko bat :


Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza : 

Entzün David Sagaspe Sohütako etxeko eta zinegotsia 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Arnaud Villeneuve Kontseilü Orokorreko "Kültür, Kirol, Gazte eta Hezkuntza" batzordeko bürüa : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

“Nature, Santé, Source de Vie” alkarteak sükaltaritza ateliera proposatzen dü barantailaren 2an Idauze-Mendin. Alkarte honek natüropatiaren ezagütaraztea dü helbürüa, gure osagarriaren zaintzeko ekoizpen natüralak erabiltez. Elikadüra hon baten ükeitez ere osagarria hobetzen ahal beita, sükaltaritzako atelierak antolatzen dütü, neskenegün hontakoa bezala. Garriaz gain beste zerealak badira ere, kinoa, zarrazin, millet, errisa eta beste. Horiek nola prestatzen ahal diren ikasten ahalko da, Evelyne Méau alkarteko kidearekin. Izenak eman 05.59.28.38.14 zenbakiala deitüz.

Entzün Evelyne Méau ""Nature, Santé, Source de Vie" alkartekoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)