XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Ez da zerratzeko prest San Frantses kolegioa !!!!! Azken urte horietan ikasle gütiago agertzen bazen, irria eta ümor hona arrajin dira. Erran behar da kolegioaren promozione lana frütüa ekarten düala. Darracq jaunak erran deikünaz, Frantzia alde orotarik (DOM-TOMtik ere) jiten düela ikasle zonbait, equitazione opzionerentako. Mementoan, lizeoko mürrü ohiak saltzeko balin badira sekülako bizia da mauleko kolegio zaharrean !

Entzün Darracq jauna Mauleko San Frantses kolegioko züzendaria : 

134 haurrekin hasi düe aurtenko ikasturtea Xiberoko ikastolako erakaslek. Sohütako ikastolan lanak abantsü ürrentürik dira eta Alozeko ikastolan hirugerren mailarekin aitzina jarraikitzen düe.

Entzün Ani Aguer Eperra ikastolako züzendaria :


Entzün Eperra ikastolako haurrak : 

Aurten ere, ikasle franko hüilantü dira Xiberoko Gaü Eskolak antolatzen düan ikastaldila Mendikotan. Orotarat, 32 ikasle dira lau maila ezbardinetan zatikatürik kursoen jarraikitzeko. Ikasgeietik kanpo, pausüak, kantina eta gaüko animazioneak oro algarrekin igaraiten dütüe, ahal bezain beste xiberotarrez mintzatzeko. Ikastaldi honen berezitarzüna da xiberotarra eüskalkia ikastea. Hartakoz ere, euskaldün alfabetatüak hüilantzen dira beste eüskalki baten ikasteko eta arrestiriko animazionetan Xiberoaren bijitatzeko. Erran behar da, ikasle haboroenak Xiberotarrak baldin badira, aurten Lapurtar, Baxe-Nafartar, Bizkaitar, Bretu, Parisetar eta Bordalesak ere badira.

Entzün ikasleetan den Parisetar bat : 


Entzün ikastaldian den Bilbotar bat : 

Entzün ikastaldian den Mauletar bat : 

Entzün Otxanda Queheille eüskarazko erakaslea : 

81 ikasle agertü dira Atharratzeko Jauregi kolegioan ikas sartzeko. Fernandez jaun züzendariak erran deikünaz, sartzea normalki iragan dela eta iragan urtearekin konparatüz bi ikasle haboroekin. Orotarat, 81 ikasle dira eta seigerrenean 26ak. Üda hatsarrean erraiten geneizüen bezala, sail elebidüna zabaltürik izan da. 6.enean bi posibilitate üken dütüe ikasleek, eüskara opzione gisan bi orenez astean edo erakaskuntza elebidünean, eüskara 4 orenez astean eta historia geografia ere eüskaraz. 5.ean diren ikasleek eüskararen erakaskuntzaz gei fisika ere ikasiko düe eüskaraz astean oren eta erdi batez.

Entzün Fernandez jauna Atharratzeko Jauregi kolegioko züzendaria : 

Akademiako Ikuskaritzako züzendariak jakinarazi dü, dagün setemereko eskolen sartzean, sail elebidüna zabaltüko dela Atarratzeko Jauregui kolegioan. Mementoko, ikasle güti izanik ere, behar diren ahalen ezartea deliberatü dü, sail horren geroan sinesten beitü. Holaz, dagün sartzean 6.koek eüskara 3 orenez eta historia-geografia 3 orenez ikasiko düe astean eta 5.koek eüskara 3 orenez eta fisika oren bat eterdiz astean. Prefosta, Arnaud Villeneuve Atarratzeko aüzapeza botzik agertü zaikü, alde batetik etxekoen haütü bati ihardesten beita eta bestetik, ikusiz eskola püblikoan ikasle güziek elebidünaren haütüa egiten düen, kolegioan jarraikia eskentüko zaie hebentik aitzina.

Entzün Arnaud Villeneuve Atarratzeko aüzapeza eta Kontseilü orokorra :