Arrenküra berezirik gabe iragan da eskolaren sartzea Xiberoan. Hala ere Maule Peko eskolan, edo Barkoxekoan ala Sohütakoan, erakasle postü bana galdürik, gelak kargatüagoak dira aurten. Bestelan, normaltarzünez egin da sartzea beste eskoletan. Haatik, Sohütako eskola püblikoa berriaren obrak ez beitziren ürrentürik, leheneko egoitzetan egin da sartzea 80 haurrekin. Üdaberriko aro txarrarengatik lanek bi hilabeteko beranta hartü düe. Oraino bi hilabetez hiru güneetan barreiatürik egonen dira haurrak. Dome-Santoreko bakantzetarik landa sartüko dira eskola berrian. Sohütako Ikastolan aldiz, bürasoek üda hontan ürrentü dütüe, bi urte iraun düen haunditze lanak. Sartze hontan 102 haur eta sei andereño kondatzen dira. Haurren arteko eüskararen erabilpena büiltarazteko, düala urte bat abiatü xede pedagogikoa jarraikiko düala aurten eta ikastolatik kanpo ere joanen dira jenteen ganat eüskararen lantzeko.
Entzün Ikastolako haurrak sartze egünean :
Entzün Annie Aguer Ikastolako züzendaria :
Entzün David Sagaspe Sohütako haütetsia :