Xiberotar eüskara ikasteko edo hobetzeko üdako ikastaldia antolatzen dü Xiberoko Gaü Eskolak Mendikotan üztailaren 29tik agorrilaren 5ala. Goizetan klasean eta arrestiritan atelerietan, aste batez imerzioan egün oroz eüskararen emaiteko parada eskentzen dü ikastaldiak. Leküan berean lo egiten ahal da. Izenen emaiteko Xiberoko Gaü Eskolala deit 05 59 19 18 44 zenbakiala edo joan bülego tenoretan üztailaren 19a artino.
Entzün Beñat Espil Xiberoko Gaü Eskolako erakaslea :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)