Xenda alkartearen biltzar nausia zen iragan astean. Xendak urteko lanak presentatü dütü : adinetako jenteer eta familier bürüz eraman düen lan güziak, informazio bilküra antolatzez, egünkari bat lagüntzaileer zabaltzez, jenteak beren artean algar kürütxaraztez eta adinetako jenteer bürüzko gaüzen antolatzez. Aktibitatetan, orekaren hobetzeko tailerak proposatü dütü eta hobeki xahartzeko aholküak ekarri dütü. Xendako lagüntzale zonbait adinetako jenteen etxerat joan dira aste oroz bijita egitera. Berritarzünetan, Xenda alkartea egongiaz kanbiatüko da setemeraren 22tik harat. "Clos des dominicaines", leheneko komentüalara Belzunce karrikan joanen da. Egongia berria H.A.D ( Hospitalisation à domicile) alkartearekin partekatüko dü. Bestalde, komünikazioaren azkartzeko eta osagarri saileko arrenküren aipatzeko, Xendak hilabeteko irrati emanaldi bat egin nahi dü. Beste ürratsetan, Xendak "Jakile" izan nahi dü. Egün oroztako bizian adinetako jentek ezagützen dütüen trabak jakin nahi dütü. "Jakile" izatez, trabak konpontü nahi dütü beharrüner hobeki ihardesteko.
Entzün Josette Boscq Xenda bülegoko ardüradüna :
- Berriak
- Agerraldiak: 2540