XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Arbailako eskola berri bezain modernoa da, setemereko sartzeaz geroz. Idauze-Mendi, Mendikota, Altzürükü, Zalgize eta Ozaze, bost herri lotzen dütüan eskola estrenatürik izan da ürrietaren 22ean. Ait'amak, ikasleak, haütetsiak, Kontseilü Orrokoreko Xiberoko arduradünak, suprefeta eta Akademiako Ikuskaritza hor ziren, hots jente hanitx. Soroz üngüratürik izanik, eskola moderno bat da, nümerizazioa ekarririk klasetan eta eraikuntzaren aldetik energia güti kontsumitzen düana. Bestalde, eskola elebidüna izatez, Akademiako Inspektürak azpimarratü düan bezala, eüskaraz eta frantsesez ikasteak ez dü arrenkürarik sorarazten salbü abantailak baizik ekarten geroari so.

Entzün Renée Carrique Arbaila eskolako alkarteko bürüa :

Xiberoko Herri Alkargoak diharü lagüngoa arraberritü dü, sos lagüntza emanen dü eüskara ikasi nahi düenentako ! Lehen urtearen experientzia baikorra izan da 49 jenteek baliatü beitüe lagüntza. Gaü Eskola, Herri Alkargoa eta Eüskararen Erakunde Püblikoaren artean eramanik den experientzia bigerren aldikoz jarraikirik da, helbürüa delarik ahal bezain beste jenteek eüskara ikas dezen. Lagüntza horien esküratzeko baldintzak badira, Xiberoan bizitü behar, kursoak jarraiki behar astean 6 oren eta ikastaldian parte hartzea. Bost urtez kursoen  jarraikitzea hobe, Herri Alkargoaren lagüntza emendatzen beita.

Entzün Allande Socarros Xiberoa Herri Alkargoako Eüskara batzordeko kidea :


Entzün Beñat Espil Xiberoko Gaü-Eskolako sartzeaz mintzo :

Maitatü, ikasi, ari, Euskalakari ! Hau zen aurtenko Korrikaren lema eta Xiberuan ere, eüskara maite dela erakutsirik izan zen. Maitatzea lehen ürratsa izanagatik ere, ez da nahikoa, ikasi eta erabaili behar beitügü. Ikasiz erabili eta erabiliz ikasi. Hau da orohar, aurtenko Gaü Eskoletan izen emaite kanpainaren izpiritüa eta ardatza. Oraidanik hasirik eta setemere ürrentzeala, züen izena emaiten ahalko düzüe Xiberoko gaü eskolan eta AEK-ek hitza emanen deizüe. Aurten ere eta bigerren aldikotz, Xiberoa Herri Alkargoak eta Eüskal Erakunde Püblikoak sos lagüntza eskentüko dü ikasleer. Beraz, orai danik harremanetan sartzen ahal zidee Xiberoko Gaü Eskolarekin 05 59 19 18 44 zenbakiala deitzez.

Entzün Ekaitz Mazusta Xiberoko Gaü Eskolaren sartzeaz :


Entzün Beñat Espil üdako ikastaldiaren aipatzen :

Langile, ofiziale, saltzale, enpresa bürü edo ikasle soil balinbazide, españul edo inglesaren ikasteko parada eskentzen deizüe GRETA egitürak. Eüskararen jakitean inportentziaz gain, Xiberoan, Hego E.H.arekin harremanak dütüen enpresalariek, españularen mintzatzeko beharra ere senditü züen. Hola dira hasi iragan urtean, GRETAk eskentzen dütüan mintzaje kursoak. Egüberri eta  barantailako negüko bakantzetan iraganen dira Sohütako lizeoan, orotarat 30 orenekoak diratekelarik. Enpresetarik jinen direnek, oreneko prezioaren saria, 15€koa dükee, ikasle soilek aldiz 8€ koa. Kurso horien jarraikitzeko, izenak eman behar dira ürrietaren 10a gabe, 05 59 28 12 49 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean sartüz.

Entzün Jean-Pierre Hitta ODACEko ardüradüna :

 

 

388 ikasleekin egin da Sohütako lizeoaren 2011-2012ko sartzea. Baldintza ezinago honetan abiatü dira erakasle eta behar diren zerbütxüko langileekin. Aurten aldiz, züzendari berri bat üken düe, Youngman jaunaren ordez Ukemanou jauna izentatürik izan da, sortzez Baionarra. Baxoaren erreforma plantan ezartea dü lehentarzüna eta erran deikünaz, kültüra ikastetxe hortan ekartea jarraiki nahi düala aurten ere. Baxoa arrunta eta indüstriako tekniker lotürik dena prestatzen ahal da ikastetxe hortan.

Entzün Ukemanou jauna Sohütako lizeoko züzendari berria :

Bestalde, Berrogaiñeko laborantsa lizeoa 315 ikasleekin hasi da ikasurte berria, horietarik 255 barnetegian direlarik. Ikasle emendio hori baxo erreformaren ondorioa da bena ez lüke iraün behar. Christophe Gaget züzendariak erran deikünaz, dagün urtean ikasle zenbakiak 280 ikasle üngürüan eraitsi behar lüke. Antolamentü berria ere plantan ezarririk izan da, hürrünetik horra diren ikasleak ostiraletan goizago etxeala joaiteko gisan. Laborantsa sailan, 14 ikasle sartü dira baxoaren lehen urtean. Hortaz botzik agertü zaikü Gaget züzendaria, horietarik haboroenak xiberotarrak beitira eta laborantsan plantatzeko xedea beitüe.

Entzün Christophe Gaget LARPS ikasetxeko züzendaria :

Sartzea ere bai Champo lizeoan Maulen ! 230 ikasle kontatzen dira. Laborantsa edo Obra Püblikako ebilgailüen mekanika sailean ikasketak jarraikitzen düen ikasleek ez düe langabeziarik ezagützen. Mauleko Xanpo lizeo teknikoan diren ikasleek segürtamen honekin jarraikitzen dütüe ikasketak. Horrez gain, azken urteetan Akitania eskualdeak lizeoaren arraberritzeko dirustatü dütüan obrek, ikasketeen kausitzeko baldintza ezinago honean ezarten dütü.

Entzün Moret anderea Xanpo lizeoko züzendaria :