388 ikasleekin egin da Sohütako lizeoaren 2011-2012ko sartzea. Baldintza ezinago honetan abiatü dira erakasle eta behar diren zerbütxüko langileekin. Aurten aldiz, züzendari berri bat üken düe, Youngman jaunaren ordez Ukemanou jauna izentatürik izan da, sortzez Baionarra. Baxoaren erreforma plantan ezartea dü lehentarzüna eta erran deikünaz, kültüra ikastetxe hortan ekartea jarraiki nahi düala aurten ere. Baxoa arrunta eta indüstriako tekniker lotürik dena prestatzen ahal da ikastetxe hortan.
Entzün Ukemanou jauna Sohütako lizeoko züzendari berria :
Bestalde, Berrogaiñeko laborantsa lizeoa 315 ikasleekin hasi da ikasurte berria, horietarik 255 barnetegian direlarik. Ikasle emendio hori baxo erreformaren ondorioa da bena ez lüke iraün behar. Christophe Gaget züzendariak erran deikünaz, dagün urtean ikasle zenbakiak 280 ikasle üngürüan eraitsi behar lüke. Antolamentü berria ere plantan ezarririk izan da, hürrünetik horra diren ikasleak ostiraletan goizago etxeala joaiteko gisan. Laborantsa sailan, 14 ikasle sartü dira baxoaren lehen urtean. Hortaz botzik agertü zaikü Gaget züzendaria, horietarik haboroenak xiberotarrak beitira eta laborantsan plantatzeko xedea beitüe.
Entzün Christophe Gaget LARPS ikasetxeko züzendaria :
Sartzea ere bai Champo lizeoan Maulen ! 230 ikasle kontatzen dira. Laborantsa edo Obra Püblikako ebilgailüen mekanika sailean ikasketak jarraikitzen düen ikasleek ez düe langabeziarik ezagützen. Mauleko Xanpo lizeo teknikoan diren ikasleek segürtamen honekin jarraikitzen dütüe ikasketak. Horrez gain, azken urteetan Akitania eskualdeak lizeoaren arraberritzeko dirustatü dütüan obrek, ikasketeen kausitzeko baldintza ezinago honean ezarten dütü.
Entzün Moret anderea Xanpo lizeoko züzendaria :