Aurten ere, ikasle franko hüilantü dira Xiberoko Gaü Eskolak antolatzen düan ikastaldila Mendikotan. Orotarat, 32 ikasle dira lau maila ezbardinetan zatikatürik kursoen jarraikitzeko. Ikasgeietik kanpo, pausüak, kantina eta gaüko animazioneak oro algarrekin igaraiten dütüe, ahal bezain beste xiberotarrez mintzatzeko. Ikastaldi honen berezitarzüna da xiberotarra eüskalkia ikastea. Hartakoz ere, euskaldün alfabetatüak hüilantzen dira beste eüskalki baten ikasteko eta arrestiriko animazionetan Xiberoaren bijitatzeko. Erran behar da, ikasle haboroenak Xiberotarrak baldin badira, aurten Lapurtar, Baxe-Nafartar, Bizkaitar, Bretu, Parisetar eta Bordalesak ere badira.
Entzün ikasleetan den Parisetar bat :
Entzün ikastaldian den Bilbotar bat :
Entzün ikastaldian den Mauletar bat :
Entzün Otxanda Queheille eüskarazko erakaslea :