XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Art bizi alkarteko kide den Monika Ugartek lan bat eraman dü Larraine eta Santa-Graziko eskolako haurrekin. Urte batez, arte lanetako molde ezbardinak ixeatzeko parada üken düe. Ardia düe üken gei bezala eta lau molde ezbardinez lantü dütüe haurrek, margoz, mozteaz, kolatze edo moldadüraz. Aroaren aldetik kanbiamenak izanik, xedea ez da osorik nahi bezala eraman ahal izan eta moldatü behar izan dira. Beraz, ardien artean ikasleen begitarteak, gehitürik izan dira, ikasleek haien lagünak margotü beitütüe. Ikasle güziak ederki aritü dira arte lan horien egiten eta plazer hartü düe. Berriki ürrentü bada Mauleko Ondarearen Etxean zen erakuska, azaroatik goiti Atarratzen ikusgei date.

Entzün Monika Ugarte Art Bizi alkarteko kidea :

"Xiberoko osagarri taldeak" eskola sartzeko, gazteer eta aitetamer züzentürik diren egünaldi eli bat proposatzen dütü : « Internet eta Multimedia : balioa eta arrisküak » gaiaren üngürüan. Gazteer lotütako eragile ezbardinak ohartzen dira teknologia berri güzi horien balioaz, bena azpimarratü nahi düena da, arriskütxü bilakatzen ahal dela nola nahi baliatzen badira. Horrengatik, setemerearen 5etik 13ala, "Xiberoko Osagarri taldeak" hitzordü andana bat proposatzen dütü Maulen eta Atarratzen, gazte eta aitetamentako. Alde batetik, interneteko arrisküen üngürüko erakuska bat, bestetik, Dominique Delorme « Net écoute » alkarteko animazalearekin eztabada eta ürrentzeko Ch@troom filma hedatürik date.

Entzün Christine Lagrange bedezia :

Berrogaineko lizeoko 4 gerreneko klaseak, MSAk bi urteetarik antolatzen düan « Le Pré Vert » zoin gehiagokaren « Bihotz kolpea » saria esküratü dü. Bolondresgoa zen konkursoaren aipageia eta horren jorratzeko 2 minütako bideo klip bat egin düe gazte horiek. Handikapa edo ahalmen ürritarzünaren ikuspüntütik jorratü düe emanik izan zaien geia. Parisen izan dira sariaren txerka berriki eta Bretainian 5 egüneko egonaldi bat irabazi düe. Beren bideo klipa ikusgei da xiberokobotza.org internet günean.

Entzün Claudine Bourassou Akitania eskualdeko M.S.A ko bürüzagi ordaria :

Mendikastola, Sohütako Eperra ikastolak mendi elkaldi bat antolatzen dü arramaiatzaren 19ean igandearekin. Maila edo hein güzientako izan dadin, bi ibilbide badira proposatürik, bata bestea beno aisago. Goizanko 8:30 eta 10.30en artean eginen dira abiatzeak Atharratzeko plazatik Maidalenala joaiteko. Mendi kaskoan heltü eta, jateko, edateko badate, müsika eta aeromodelismo animazionea. Elkaldia Eperra Ikastolaren alde beita, 16 urtetarik aitzina 5€ parte harzale güzier galteginik izanen zaie. Egünaldi goxo baten igaraiteko parada bada ikastola lagüntüz.

Entzün Añi Aguer Eperra Ikastolako andereñoa :

Kolegioan sartü aitzin, ikasle güziek igerixkan jakin beharko düe hebentik aitzina. Hau deliberatü dü Frantziako Hezkunde Ministeritzak 2010eko ürrietan. Mauleko pizina arraberritzen den artean, ikasleek igerixkan ikas dezen, xede pedagogiko bat eraiki düe, Xiberoko eskoletako erakasleek, Hezkunde Nazionaleko kirol aholkülariak eta pizinako igerixkari-erakasleak. Dagün urtetik harat, pizina 7 hilabetez egonen da zabalik apirilatik azaroa arte. Lehen, eskolak hamar bat astez ibilten baziren pizinan, 2012tik harat 22 asteetara iraganen da. Beste kanbio hori ere lagüngarri izanen da, haurrek igerixkan ikas dezen. Azkenean, Mauleko pizina üztailaren 2an zabaltüko da berriz ere.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakaria :


Entzün Eric Bonnaventure, kirol aholkülari pedagogikoa :