XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Sekülan baino jentetza handiagoa mobilizatü da atzo Baiona eta Paueko karriketan, berriz ez erraiteko Frantses gobernüaren erretreten erreforma xedeari. Sindikaten araberan, 19000 ziren Baionan eta 25000 Pauen. Aldi hontan ikasleek ere parte hartü düe manifestazionean. Bi autobus abiatü dira Sohütako lizeotik. Ikasleen erdia greban zen ikastetxe hortan.  Berogaineko lizeo pribatüko ikasleek ez düe parte hartü ahal izan bena ikasleen erdiak greba egin dü lizeoan berean. Denek mobilizazioa segitzez Frantses gobernüa gibelarazi nahi düe eta negoziazio berri bat galdegiten düe.
Xehetarzünak emaiten deizkü Laurentx Etxegoinek :

 

"Ikasteko inbera emaiteko" konferentzia bat eskentü düe Departamentüko eta Atarratzeko Familles Rurales alkartek. Astearte gaüan,  Franck Mangin, erakasle, arartekari, therapeuta Atarratzen zen argitarzün eta aholkü ekarteko. 'Ikasteko inbera emaiteko" haurrari edo jenteari, motibapena lüzaz aipatü dü. Franck Manginentako bi motibapen süerte badira, alde batetik  pertsonaren kanpotik diren xedeak : bortxaz edo lotsaz  ikastea, sarientako ikastea, norbait bezain ontsa edo hobeki ikastea. Bestaldetik xede pertsonalaren jabetzeaz handitzeko nahikünte batekin : erran nahi beita txostakakaren bidez plazer hartzea, deskubritzeko inbera edo jakinahia, bere bürüaren maitatzeko beharra, handitzeko beharrünea, bere bürüaren gaintitzea, algarrekin aritzean plazer hartzea. Ikastea, besteekin lotürik izateko da, harreman kanbiatzeko, azkartzeko, bere lotsaren gütitzeko.

Entzün Franck Mangin Bénejeac "Pôle Santé"ko therapeuta :

Xiberoko IKAS pedagogia zentroaren adarrak bere besta ospatü dü Barkoxen astearte hontan (arramaiatzaren 1). Ikastoletako eta eskola elebidünetako haurrak kümit ziren harat, animazio ezberdinen egitera, pista jokü bat artean. Lauzpazortzi taldeetan banatürik ziren haurrak, klase ezberdinetakoak nahasirik. Haurrak herriko lekü batetik bestealat kurri ziren, eta güneka norbait bazüen haidürü, zoinekin Barkoxez hainbat xehetarzün biltzen zütüen. Jokü horren helbürüa Barkoxe hobeki ezagützea zen (haurretarik bata, mauletarra, ez zen sekülan Barkoxen izan).
Entzün haurrekin egin erreportajea :


Entzün Odette Mohorade, ikastolako andereñoa :

Igaran ostegünean, eskola, kolegio, lizeoetan, pübliko ala pribatüan sartzea igaran da. Xiberoko hiru kolegioetan züzendari kanbiamen izan dira. Argia kolegioko Alain Figueroa erretretalarat  joan beita, San Frantses kolegioko Sophie Larrandabürü eta Atarratzeko kolegioko Bruel züzendarisak ikasetxeaz kanbiatü beitira. Bestalde, L.A.R.P.S lizeoan Berrogaine-Lahüntzen, bost gela arraberritü dütüe eta Mendikotako barnategian lan egin düe 4. eta 3. gerreneko ikasleer batzarria egiteko. Aurten, erreforma profesional berriaren gatik, klase zonbait aski kargatürik badira eta gelak erdizkatü behar izan dütüe. Champo ikasetxean aldiz, lürraldeko kontselüa lagüntzarekin,  ikasleentako etxe bat eraiki düe. Bilgüne, trükatze, bülego, müsika eta informatika gela, kafeteria badirateke ikasleen zerbütxüko. Eskola zonbaitetan aitetamak mobilisatü dira, hala nola  Barkoxen,  burasoek eskola oküpatü düe. Bigerren urtearentako segidan postü erdi bat galtzen düe eta 2 urtez postü oso bat. Orai artino Barkoxen erakasle postü bat bazen frantses erakaskuntzarentako eta postü bat osorik eüskararentako. Akademiako Inspekzioko ordezkariak Barkoxeko eskolan ziren igaran ostiralean beren proposamenen egiteko : postü eterdi frantsesarentako eta erdi bat eüskararentako. Eskolako burasoak ez beitira ados proposamen horrekin beren ez adostarzüna erakusti düe. Asteazkenean setemere 8an, Akademiako Inspekzioak erantzün dü eta üdüriala igaran urteko ber postüak begiratzen dütüe, postü bat frantsesean eta beste postü bat eüskaran. Eperra ikastolan Sohütan haurrak emendatü beitira eta ikastola  ttipiegi delakoz, gela bat kanpoan ezari düe "algeco" delako güne batetan.

Entzün Colette Xuriberri Barkoxeko eskolako burasoen ordezkaria :


Entzün Perriau jauna Akademiako Inspekzioko ordezkaria Barkoxeko eskolaz mintzo :

Entzün Darrak jauna San Frantses kolegioko züzendari berria :

Entzün Pucheu jauna, Argia kolegioko züzendari berria :

Entzün Fernandez jauna Atarratzeko kolegioko züzendari berria :

Entzün Céline Borthiry Idauze-Mendiko elebidün eskolako erakaslea :

Entzün Sohütako lizeoko züzendaria Youngman jauna :

Entzün Champo lizeoko züzendarisa More anderea :

Entzün Eperra ikastolako züzendarisa Ani Aguer :

Entzün L.A.R.P.S ikasetxeko züzendaria Gaget jauna :


Barkoxeko eskolaren           Eskola sartzea           Pucheu jauna               Darracq jauna
oküpazionea                      Eperra Ikastolan        Argia kolegioko          San Frantses kolegioko
Haurrak eta aitetamak        Sohütan                    züzendari berria           züzendari berria

Alkarteko kide zonbait.Aipatü günüan bezala ostirale hontan (apirilaren 30) izanen da Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien (XIIO) alkartearen lehen bilküra zabala, Mauleko zerbütxü günean arratseko 8etan. 40 urte badira ikastolak sortü zirela, eta abentüan ikusgarri bat gei düe eman ikasle ohiek ; horren egiteko, alkartea sortü düan taldea handitü nahi düe. Ikusgarri hortaz gain beste helbürüak badütü alkarteak (ikus gure artikülüa heben klikatzez).
Alkartearekin harremanetan sartzeko, bestalde, Facebook kontü bat bada (XIIO txerkatzez) eta helbide elektroniko bat ere : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Entzün Argitxu Camus eta Maite Davant :