Dagün ikasurteko eskola karta berriak Xiberoa ez dü babestüko. Erakasle postü elkitze xedeak jakinarazirik izan dira haütetsier. Hunkirik litake lehenik Barkoxeko eskola. Eüskarazko postü erdi bat galdüko lüke. Bena jakin ahal izan dügünaz, Urdiñarbe eta Maule gaineko eskolek ere frantsesezko postü erdi bana galdüko lüküe eta Montorikoa frantsesezko postü oso bat. Astearte goiz hontan Barkoxeko etxenkoek eskola okupatü düe eta hezkunde nazionalako aholkülari pedagogiko bat errezibitü düe. Kexü agertü dira zeren eta azken lau urteetan jadanik, bi postü erdi galdü zütüen. Erakaskuntzaren kalitatea gibel ari dela azpimarratü düe eta beldür dira, epe ertainean eskola osoki zerratüko dela. Ostiral arrestitan hitzordü bat ükenen düe Paueko inspekzionean eta astelehenean Oloruekoan. Mobilizazione bat antolatzen düe ostiral arrestitan Barkoxeko eskolan. Herritar güziak eta leküko haütetsiak deitzen dütüe hortan parte hartzera.
Entzün Colette Chouryberri ikasle baten ama :