Herri eta herrien arteko mailako alternatiba ekologiko eta energetikoer bürüzko mintzaldiak proposatzen dütü Bizi mugimentüak Xiberoa Herri Alkargoaren partaidegoarekin. Setemerearen 21an hasiko dira mintzaldiak Baionako IUTan, biharamenean neskenegün goizan Maulen eta arrestiritan Lasan ürrentzeko. Hiru hitzaldi horientzat Michel Maya Saone et Loireko Tramayese herriko aüzapezak bere experientziaren berri emanen dü. Jakinez herri horek, 2012an energia berriztagarrien europar ligako lehen saria eraman züala. Herriko petroleozko berogailüak egürrezkoetaz ordezkatüz.
Entzün Xabier Harluxet Bizi mugimentüko kidea :