XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Urdiñarbe, Idauze-Mendi, Mendikota, Zalgize, Lakarri eta Gamere-Zihigan, Herriko Karta egiten hasi dira. Espeize-Ündüreinen aldiz urbanismo plana egiten düe.  Ürrats horien helbürüa da finkatzea etxebizitzearen aldetik non eta zer egiten eta ez den egiten ahalko ondoko urteetan. Gamere-Zihigan ontsa aitzinatürik da eta urtarila hatsarrean hasi da inkesta püblikoa. Herriko Karta ikusgei da astearte eta ostegünez goiz eta arrestitan eta oharrak egiten ahalko dira erregistroan, dagün urtarrilaren 24an astelehen goizarekin eta barantailaren 9an neskenegün arrestiriez. Internet-en ere Xiberoa Herri Alkargoaren günean ikusten ahal dira dokümentoak.

Entzün Battitta Aguer Gamere-Zihigako aüzapeza  :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Urte hatsarre hontan, Sohütako lizeoko 385 ikasleek sartzea egin düe lau güne ezberdinetan ! Abentü ondarrean, lizeoko hegatzean arrenküra larriak agertü ziren, ondorioz lizeoa zerratü behar izan zen egün zonbaitez.  Egüberriko bakantzak baliatü dira ikertze lanen egiteko eta sartzea ber antolatzeko. Ikasleak lau güneetan barreiatürik izan dira üngürüneko ikas etxeetan eta barnategia Irabarneko jauregian. Etxekoak, Mauleko hiria, Akitaniako Kontseilua eta Kontseilü Generala mobilisatü dira, ikasle güziak Xiberoan etxekitzeko eta lizeoa salbatzeko. Ontsalas, dagün setemereko lizeoaren hegatza konpontürik izan behar lüke.

Entzün Oukhamane jauna Sohütako lizeko züzendaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Zoingehiagoka baten bidez, Mauleko Champo lizeoko ikasleak Belgikala artino joan dira filma baten erakustera "Laborantsako bekaniken kanbiamenaz". Champo lizeoko ikasleek irabazi düen sariari esker "taxe d'apprentissage"en xeka bat hunki dü lizeoak. Sailkapenean, Champo lizeoa bigerenna heltü da 25 ekipen artean eta lizeoko ikasle ohi batek Julien Barnetchek Frantziako lehena ürrentü da "Olympiades des Métiers" lehiakan.

Entzün Lejeune jauna Champo lizeokoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Cédric lizeoko ikaslea : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

L.A.R.P.S ikastetxeak ikasleen parte hartzearekin, urte oroz üngüramenari lotürik diren elkaldiak antolatzen dütüe. Aurten, Lescar-eko "Emmaus" eta Senpereko "Ondarkin lurperatzeko" günea bijitatüz gain, joküak asmatü dütüe ikasleek, berziklatürik ziren ekeiekin. Jokü horik ikastetxeko kideer presentatürik izan dira, Herri-Alkargoako haütetsi ta Bil ta Garbiko animazaileen aitzinean. Jokü horik arrabaliatürik izanen dira berzikletako ondoko animazionentako.

Entzün Claire Giard Bil ta Garbiko animazalea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ikastolaren berrogei urtebürüaren kari, Xiberoko Ikastolek mintzaldi bat antolatzen düe abentüan 8an goizanko 10.00tan Mauleko Herriko-Etxean. Lehen partean, Nicole Erbinartegaray errejent- ikerzalea izanen da, ondotik Lorea Agirre Arrasateko Unibertsitateko ikerlaria. Mintzaldi hortan aipatüko diren geiak : Zerentako aitamek Ikastola haütatzen düen beren haurrentako eta nola mintzajeak arra indartzen ahal diren ? Eztabada eta gogoeta aitzina eramaiteko, lan taldeetan parte hartzen ahalko da arrestiriko 15.00tan Sohütako ikastolan. 40 urte mügaren kari, 2013an hilabete oroz animazione bat proposatürik izanen da.

Entzün Erik Etxart Eperra Ikastolako aita bat : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)