Martxoaren 16an KORRIKAk Xiberoa zeiharkatü dü. Beti bezala, hebenko jentarteak bere etxekimentüa ekarri nahi izan dü eüskarari. Gazteak ere saldoan hor ziren. Xiberotar gazteen artean, badira eüskarari etxeki direnak eta ez direnak. Bi mündü horik elkartzean, eüskara dakinarentzat ez da beti errealitate goxoa, hitz mingarriak entzüten dütüalakoz eüskaraz ari delarik. Halere, eüskara dakiten gazte horier üdüri zaie mintzajiaren etxekimentüa eta baliatzea handitzez dola gazteen artean. Bestalde, Europako beste lürraldetarat joaitean eüskararen jakiteak hanko hizkuntzez jabetzea lagüntzen düala ere zeioien KORRIKAn kausitü dütügün herritik kanpo joan diren xiberotar gazteek.
Entzün Xiberotar gazteen lekükotarzünak eüskarari bürüz :
Argazkiak: Joanes Etxebarria. Besteak ikusteko klika heben