Biltzar nausia egin dü Sohütako ikastolak. Haur, erakasle eta langileen heina beti goiti joaiten da. Aurten 6 erakasle, 4 langile eta 111 haur badütüe, eta ondoko hilabeteetan beste zonbait sartü behar lükie orano.
Urtean 250.000 euroko aintzinkontüa düe, beraz gastatze hanitx, eta bereziki etxekoen lan eta ekarpenari esker dena joanarazten düe. Bena ekonomikoki oreka edo plomüa ediren balin badüe, orai haboro aintzinatü nahi dira.
Langile eskazean dira, euskararen presentzia azkartzeko. Jüstoki hori da biltzar nausitik elki den xede nausia, eüskararen erabilpena handitzea. Hortako langileen lanaz bestalde, aitetamer eüskara erakasteko ahaleginak eginen dütüe.
Bestalde, dagün urteko Herri Urratseko jauntsietaz gozatzeko parada düzüe, Maulen iraganen den Egüberriko merkatüan Sohütako ikastolako etxekoak hor izanen beitira, 10etarik 17tara.
Azkenik jakin Olentzero aurten Atarratzen datekeala abentüaren 19an goizanko 10etarik aintzina.
Eric Etxart, Sohütako Ikastolako lehendakariarekin ondoko ürratsak aipatzen dütügü:
- Hezkuntza
- Agerraldiak: 2397