Barkoxeko eskolako etxekoek petizione bat abiarazten düe salhatzeko akademiako inspektüraren erabakia : 4 urte petik diren haurren ez honartzea klase bakotxa den eskoletan.
Barkoxe ez da herri bakotxa kasü hortan Xiberoan; Larraine, Santa grazi, Montori eta Ainharbe ere hunkirik dira eta denek eza üken düe akademiatik.
Proposatürik izan zaüe dener, aizoan düen eskola batekin alkartzea ! Honkirik diren 5 herrietan gogoetatzen ari dira, etxekoak eta herrietako kuntseiluak, ikusteko zer egiten ahal düen .
Arte hortan Barkoxtarrek erabaki düe petizione horren zabaltzea dener , goiz edo berant herri guziak honkirik izaten ahal beitira .
Petizione hori atzamaiten ahal da Avaaz.org web günean eta lotüra heben düzüe:
https://secure.avaaz.org/fr/petition/Inspection_Academique_Lobtention_des_derogations_pour_scolarisation_des_enfants_de_de_4_ans/
Alain Etxeberri Barkoxeko aita bat:
- Hezkuntza
- Agerraldiak: 2377