XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Sohütako hiri barnea arrapizten da!

Aspaldi gatik  komerzio batek bere bortak zabaltü dütü Sohütako hiri barnean!

Pizzeria bat zabaltü dü bikote batek plazatik hüllan.

Mementoan lan handirik badira karrika nausian eta ez dü aijatzen bere lana, bena halerik ere bere esperantxak betatzen dütü saltzeen aldetik.

Azaroan abiatü da eta lizeoko ikasle edo herritarrekin hanitx ari da.

“Pizza italia Chéraute” egün oroz zabalik da asteartea salbü eta 0758459845 zenbakialat jüntatzen ahal düzüe edo xüxenka bere egongialat hüllantzen

Fausto: 

Herrietako botzak hüllantzen ari beitira, Xiberoko auzapezen üngürüa abiatü dügü ikusteko nor arrapartitzen zen ala ez.

Horiek oro aldepean edirenen dütützüe; orai 2 zerrenda diren herrietako listak  ezagützeko parada ere jarten deiziegü:

Atharratzeko « Atharratze Sorholüzen bizi » Maite Pitrau'ren zerrenda:

Huna eginik diren merak eta egünoroz berritüko dügün zerrenda:

Heben üzten düenak: 

Mendikota, Jean Pierre Etchart:

Etxebarre, Nathalie Irigoyhen:

Ligi-Atherei, Jean-Marc Peillen:

Larrañe, Jean Marc Bengochea:

Kürdistanetaz film gaüaldi bat arrats hontan Prefostan

Rojavan, azken urteetan independeteki ari izan den Kürdistaneko parte bat da. Gerla bada azken asteetan, eta han igaran behar zen nazioarteko film txapelketa ezeztatürik izan da. Ez bada han egiten ahal, galteginik izan da mündüan edo non antolatzea film festibal hori eta dei honi dü arrapostü eman Prefosta alkarteak. Horrentako arrats hontan 8etarik goiti hainbat llabürmetraia erakutsirik dirate. Ez da sartzerik pakatü beharko bena Rojavakoen lagüntzeko kütxa bat iganen da nahi düanak süstengüa ekar lezan. Juje Thierry prefostako kidea :

Egürrarekin berotzen da Maulen

5 urte egüki da, bena azkenekoz Mauleko hiltegia, igeskagia eta zanko boloka kanbiatzegüneak ber berogaülüarekin berotürik dira !!

Sdepa deitzen den departamentüko energiaren egitürak dütü lanak joanarazi, herriko etxearen galdoan jarraikitzez.

Bostgerrena da departamentüan Mauleko hiria halako instalazione batekin.

Azkenean, hüllan 500 mila bat euro kostatü badü ere, lüzan herriak egürraren plaketekin ari den berogaülü berri hunekin ekonomiak eginen dütü.

Geroan ere, kantüan diren Xiberoko kolegio eta bi lizeoak lotü nahi lirateke berogaülü huni.

Mixel Etxebest: 

Union Citoyenne-k bere zerrenda osatürik !

23 dira « Union Citoyenne » zerrenda osatzen düen lagünak, 12 gizon eta 11 emazte, zerrenda bürüa delatik Louis Labadot. Aurten 7. aldia da aurkeztüko, 76 urte ükenik badütü ere ez dü bere bürüa zaharregi eta iraganekotzat ikusten. Bera eta bere zerrendako lagünak, ez dira Eüskal Herri Alkargoaren alde agertzen, erebaki güne hürrüna ikusten dütüelakoz, hala ere beren ordezkaritza beteko düe eta beren iritziaren emaitera ez dira pribatüko. Agerria aipatzen zaiolarik, hüts larria dela dio, eta behar gorria balitz, zerrenda bürüak, saltzea ez dü baztertzen. Espartiña aipa lezaken günea dela eta aldiz, Labadok dio ez dela jenten arteko solasik izan. Berak dionaz, espartiña egileak eta güne hori alkar lehian izanen dira eta hori ez da hona. Egitekotan, Espartiñaren aipaldi izan behar lüke bere ustez, eta ez salgüne. Azkenik, zerrendaren ideietan « auditorium » baten sortzea aipatü da, baita alkarteekin harremantzeko arrartekari berezi bat. Louis Labadot :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan