XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

APETAB 64 alkarteak bere biltzar nausia egin berri dü. 2010ko urteari so txosten baikorra elki düe ustegabeak izanik ere. Dakizüen bezala, APETAB 64 alkarteak sosa biltzen dü bi hezitzaileen ordaintzeko, Boliviako Tarija herriko 65 haur eta gazteer hezkuntza baten eskentzeko. Iragan urtean,  arrenküra handiak üken dütüe Boliviako gobernüarekin janariaren ükeiteko. Aste zonbaitez, haurrak jan gabe egon dira. Egoera honen aitzinean, APETAB 64 alkartekoek 50€ ko sos lagüntza ekarri dü hilabete oroz, haurrek jateko üken dezen. 2011ko xedeetan, sos biltzen jarraikiko düe alkarteko kidek, orai artinoko animazioneak egitez bai eta berriak soraraztez. Bestalde, orai artino dohainik ari den hezitzaile baten pakatzeko xedea düe, gazteer josten eta baratze egiten erakasteko. Alkarteko kidezionea bikoiztü da eta legarretan probatzeko ageria baimena üken berri düe.

Entzün Evelyne Jaragoyhen APETAB 64 alkarteko lehendakaria :

Interface alkarteak nekezian diren jenteak enplegatzen eta lagüntzen dütü, enplegü edo osagarri mailan baita ere egün oroztako bizian izaten ahal diren trabak gaintitzen. Inserzio alkarte honek langabeak lanarazten dütü hargingoan eta zurgintzan. Maulen den zurgintzaren lankian, bide bazterretan ikusten diren pik-nikako mahainak eta jargiak egiten dütüe. Autokarra ekürüagiak ere egiten dütüe eta zurrezko beste lan xehe zonbait. Armand Elgoyhen, sortzez Larrainekoa, da lankiaren joanarazlea. Zurgina ofizioa erakustea eta erakastea ixeatzen da eta erran deikü ez dela beti aisa nekezian diren jenteekin lan egitea eta ofizio horren gustü emaitea. Bakotxaren egoera kontütan hartü behar dela eta beren ahalen araberako helbürüak finkatü behar direla geihitü deikü.

Entzün Armand Elgoyhen Interface alkartekoa :

Paueko Komerzio auzitegiak Olorueko Poliklinikaren geroa erabakiko dü abentüaren 21an. Hamar urte horietan Poliklinikaren kudeazale izan den SMAM mütüelari, CAPA taldeak ez deiolakoz alokaiderik pakatü, Poliklinika auzitara eramanik da. Nekezia hontaz gain, 800.000€ko ziloa ikusirik da 2010ko urtearentako, iraganan zerbait gora behera, berdintsüa ere zelarik. Jean Lassalle depütatüa baikor agertü nahi  bada eta Olorueko aüzapezak deio plan bat badüala geroarentako, bürüz diren Enpresa Komiteko kideak ez dira batere segür agertzen geroari so. Üdüriz, gütienez salba ahal leitekeena da, amategia, ospitalearen eskü iragaitez. Olorueko Poliklinikan, 73 langile badira, eta azken bi urteetan, 4 000 bat artatze lan egin dütüe eta 600 haur sortü dira.

Entzün Poliklinikako Enpresa komiteko langile bat :


Entzün Jean Lassalle depütatüa :

6 hilabete ! Hona zonbateko epea eman düan Paueko Auzitegi komerzialak, Olorueko poliklinika salbatzeko. Olorueko poliklinika auzitan emanik da alokaiderik ez pakatzea gatik eta bestalde, 800 000 euroko ziloa aitzin ikusirik beita aurtenko kontüetan. Ez da sürprisa handirik izan beraz, Olorueko Poliklinikaren geroa ez da orano argitüko. Erran bezala, 6 hilabete baratzen dira, Klinikak, Hospitaleak edo Herriko Etxeak elkibide bat atzaman artino. Proiektü azkar bat muntatzeko, Auzitegi Komerzialak epea beraz üzten deie. Ageriko orai, podere püblikoek eta egitüra ezberdinetako ardüradünek zer erabakiko düen. Argitarzün haboro erran bezala, 6 hilabeteen bürüan.

Entzün Paillot anderea Poliklinikako Langileen delegatüa :

Xiberoan, Basabürüko Alkarteen Etxea eraikiko da 2011an, hola deliberatürik izan da abentü hatsarre hontan egin den Basabürüko Sivomaren biltzarrean. Alkarteen Etxea Atarratzeko kirol gelari lotürik date. Egoitza berriak 160 m2 neürtüko dü eta 200 000 eurok kosteko dütü. Orotarat, % 50 edo 60 heineko sos lagüntzak esperantxa dütüe. Obrak dagün bedatsean hasiko dira eta larrazkenean esperantxa düe estrenetzea. Hatsarrean, Zibero Sports eta Atarraztarrak pilota batarzünak egariko düe gela bena beharren araberan kantonamentüko alkarte güzier zabalik date.

Entzün Jean-Pierre Libilbéhety, Xibero-Gaineko Sivomeko lehendakaria :