XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Hitzetik obrala ! Hona postako langileek beren ardüradüner helarazten deien mezüa. Postak, erregeien gastüa eta karbonaren ekoizpenaren ttipitzeko “Gütün berdea” programa plantan ezarten düan mementoan eta eramaiten düan zerbütxüen berantolatzea, kontrako ondorioak eragiten dütü eta lanpostüak galarazten. Adibidez, Ondreseko postaren zerratzearen ondorioz, herri hortako faktürak Tarnozera joan beharko dira gütünen txerka dagün abentüaren 31tik harat, Ondresera ützültzeko gütünen partekatzeko. Mauleko faktürek aldiz, Postaren “Gütün berdea” egitasmoaren barne, “scooter” delakoen ordez 3 bizikleten ezartea galdegiten deioe züzendaritzari, desagertarazi nahi düen lanpostüaren etxekitzeko. Bi herri horietako faktürek, beren petizionearen izenpetzera deitzen düe eta haütetsüen süstengüa galdegiten düe ere.

Entzün Doudou Leurgorry Mauleko Postakoa:

Pizgarri alkartearen bidez, 12 Xiberotar gazte Madrilera joan dira iragan agorrilan Mündüko Gazteen Egünetara. Han ohartü dira sineste edo fedea ez zela mündüko lekü ezberdinetan berdin bizitzen. Adibidez, Hego Ameriketan edo Afrikan besta da, dantza eta kanta egiten da elizkizünetan. Heben aldiz, gazte horiek ahalke edo lotsa bat bezala bizitzen düe beren artean direlarik. Fedeak bere barnen dütüan alkartarzün eta algar lagüntzeko baloretaz huilan senditzen dira gazte horik, bena  beren egün oroztako bizian fedeak ez dü lekü handirik, ez eta Aita saintü baten inportantziarik ere.

Entzün Xiberotar zonbaiten lekükotarzünak Mündüko Gazteen Egünaldietarik landa :

Kanbiamenak eta berritzapenak izan dira "Xiberoko Janari Zatitze Kolektiboak" egin düan biltzar nausian. Kanbiamen nausia bülegoan izan da, Jacques Herrerak hartu beitü alkartearen lehendakari kargüa. Bestalde, araudiak kanbiatü dira, janari saltegi sozial baten zabaltzeko xedea beitüe setemereko Xiberoko eragile sozial ezbardinen artean. Biltzar nausiko püntu ezezkor bakarra da prekaritatea goratzez doala. "Janari Partekatze kolektiboa" apirilatik azaroa artino zabalik da, ondotik "Bihotzeko Ostatüek" düe segida hartüko.

Entzün Jacques Herrera Xiberoko Janari Partekatze Kolektibokoa :

Etxen artatürik diren adinetakoen familiek, ezagütürik eta haboro lagüntürik izatea galdegiten düe, hau oritarazirik izan da berriki egin den "Xiberoko Artatze Zerbütxüen" biltzar nausian. Familien nekeziak ezagütürik dira eta praubezi kasüak gerogo eta haboro agertzen dira. Beren lanaren ezagüpena eta hatsartzeko denbora galdegiten düe ere bai. Horrez gain, süstengü morala, sos lagüntza eta eritarzünetaz informazione eskatzen düe. "Adinetakoak, etxen etxekitzen jarraiki nahi bada arrapostü egokiak aski fite ekarri behar direla" deioie alkarteko ardüradünek. Bestalde, "Xiberoko Artatze Zerbütxüak" jakinarazi dü, ez zela heltzen etxen adinetakoen artatzeko galto güzier ihardestea, adinetakoen emendatzea eta sos lagüntza eskazen gatik.

Entzün Léonie Aguergaray Xiberoko Artatze Zerbütxüen alkarteko bürüzagia :

Deüs ere berriagorik, Mauleko faktür grebalari eta züzendaritzaren artean ! Faktürak greban dira arramaiatzaren 14az geroztik, lanpostü bat desagertarazi nahi delakoz. Postako züzendaritzaren araberan lan zama ttipitüko da orano ondoko hilabeteetan bena faktürek ez düe berdin ikusten. Düala 2 urte, hiru lanpostü desagertarazirik izan zen ber estakürüekin, frogatü delarik lan zama ez zela ttipitü züzendaritzak hitzeman züan heinean. Ondorioz, faktürek lan haboro egiteko üken düe. Orai, beste lanpostü bat galtzekotan da eta faktürek ez düe hori honartzen. Asteazken goizanko bilkürak ez dü deüs eman eta dagün astean berriz bildüko dira tratüari segida baten emaiteko. Artean, faktürek eginen düen biltzarrean deliberatüko da, zer segida emanen den greba mugimentüari.

Entzün Jean-Louis Leurgorry Mauleko postako faktüra :