- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 3728
Telethonen emaitzak Xiberoan
Xiberoan ere 26 gerren Telethona igaran da ! Aurten berriz ere, xiberotarrak ontsa mobilisatü dira. Antolazaleak aski botzik agertzen dira izan diren emaitzetaz. Mauleko kantonamentüan iragan urteko ber emaitza izan da 22 000 euroen altean. Atharratzeko kantonamentüan aldiz, emaitzen apaltze bat agertzen da. Denbora txarren gatik, jente güttigo izan da ibilaldiarentako eta beste urteko kantaldia ezeztatürik izan beita. Orotarat, 2500 euro bildürik izan da Basabürüan. Beste urtez bezala, hanitx alkarte eta partaide izan dira eta antolazalek lagüntzale ta emaile güziak eskertzen dütüe beren bihotz honaz eta alkartarzünaz.
Entzün Louis Sallaberry Mauleko sü ehailea eta Telethoneko ardüradüna :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)


Lau hilabetez, astelehen arrestiri oroz 14.00tarik-17.00tarat, janhari banaketa segürtatüko düe Bihotzeko Ostatüek. Maulen 30 bat familiek izena emanik züen, bena banaketa lehen egünean hanitxez haboro agertü da. Adinetako jente, gazte, emazte bera haurrekin , hona besteak beste nor jiten den janhari xerka. Denek erran deiküe beharrezkoa dela holako günea, bestelan nekezia handian lirateala eta kuntent dira hor ekarririk den lagüntzaz. Janharia aparte, müble edo arropak ere emanik dira.
Herrietarik hüilanago izateko eta zerbütxü püblikoak lürralde güzian etxekitzeko xedearekin,
"Haurzaintze Sare" berri bat sortü züen Xiberoan 2012ko urte hatsarrean, PIJ - Gazte Informazio Bülegoak eta Marlène Dacosta ait'amen ordezkariak. Haurzaintegiek ez beitüe ihardesten burasoen noizbehinkako beharrer sortü zen sare hau. Geroztik, Xiberoko neska gazte andana bat formatürik izan dira eta orai "sareak" zübüa egiten dü haurzain eta burasoen artean. Oraidanik, izenak emaiten ahal dira Atharratzeko Azia alkarteari zerbütxü horren beharra balinbadüzüe (05.59.28.67.62).
2012-2013 Bihotzeko Ostatüen kanpania bertan hasiko da. Xiberoan, izen emaiteak azaroaren 19an hasiko dira eta janari emaitea abentüaren 3an. Emanik den janaria, Europatik horra den sos lagüntzekin erosirik da Frantzia mailan eta ondotik departamentükal partekatürik. Hebenko saltegi handiek edo Axuria kooperatifa bezalako enpresek ere, baita partikülarrek ere, lagüntza ederra ekarten düe. Haatik, horra den kanpainarentako, dei berezia lüzatzen düe Bihotzeko Ostatüko lagüntzaileek, Xiberotar güziek beren emaitza jarraik dezen, düdak beitira Europako lagüntzen aldetik.