- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 3608
"Osagarri natüralaz" lehen Foroa Maulen
"Osagarri natürala" edo beste gisaz artatzeko lehen Foroa iraganen da Maulen maiatzaren 31an eta arramaiatzaren 1an. Nature en soi alkarteko kideak dira eramaile, alkarte hontan xiberotar, biarnes eta baxenafartarrak dira biltzen. Ostiralean gaüko 20.30tan "Des abeilles et des hommes" filma-eztabada date hedatürik Maule-Baitha zinema gelan. Neskenegünean Mauleko Zerbütxü günean "arta naturalen" metodo ezbardinak erakatsirik dirate. 11.00tan "Pentsamentükarekin xendatzeko bideak" mintzaldia eskentüko dü Christian Casamayorek eta arrestiriko 14.30tan "Bere bürüa nola xinpleki zaintü" argitarzün ekarriko dü Reiter bedeziak. Egün orotan, ekoizle eta alkarteen erakus mahainak izanen dira. Prefosta, dena kitorik da eta eguerdiko bazkaria algarrekin partekatzea proposatürik da.
Entzün Teja Aguer eta Pantxika Etxart "Nature en Soi" alkarteko bi kideak :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)


Elkarteen foro bat antolatüko dagün setemerez Maulen.
Bihotzeko Ostatüen segida arrahartü dü "Le panier Souletin" Epizeria Sozialak apirila hatsarreaz geroztik. 
Boliviako Tarija eskualdeko haur eta beharrünean diren jenteen lagüntzeko, grane hüste eta brokanta antolatzen dü APETAB 64 alkarteak, apirilaren 7an Mauleko Jai-Alaian.